Zeru zabaleko pintura lehiataren XIV. edizioa ekainean egingo

23.05.07
Gizartea

Ermuko zeru zabaleko XIV. pintura lehiaketa ekaineko lehen igandean egingo da. Mugartea elkarteak edizio berria deitu eta hori arautuko duen oinarriak kaleratu ditu. Aurten sarietan 1320 euro eskudirutan banatuko dira. Haurrentzat sari berezi bat eta beste zazpi opari iragarrita daude. Lehiaketan edozein zaletuk har dezake parte. Pintatzeko erabili daitekeen teknika librea da, baina gaia Ermuko hiriguneko elementuren batean oinarriturik egon behar du.

Izen emateak igandean bertan egin ahal izango dira liburutegian, goizeko 9etatik 11etara bitartean. Bertan artistek pintatzeko erabiliko dituzten euskarriak zigilatu egingo dira, herrian eta goiz horretan bertan egindako lanak direla frogatzeko. Arratsaldeko ordu bietan lehiaketa amaitutzat emango da eta lanak liburutegian bertan entregatu beharko dira. Artearekin zerikusia duen kideekin lehiaketarako espresuki bilduko den epaimahaiak bere erabakia ezagutaraziko du egun horretan bertan eta sariak entregatu ere bai. Helduentzat lehen sailkatuari 600 euro emango zaizkio eta 350 € bigarrenari. Bigarren sailkatzen ez den lanaren egilearentzat ere 150 euroko akzesit bat ere iragarrita dago. Azkenik, ermuarra izan eta epaimahaiaren aipamena jasotzen duen egileak ere 200 euroko saria eskuratuko du. Sariak jasotzen dituzten koadroak Mugartearen esku geratuko dira. Gainerako guztiak jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan