Toki-garapen eta enpleguko teknikariak prestatzeko ikastaroa

24.05.07
Ekonomi Sustapena

Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza Alorrak Toki-garapen eta enpleguko teknikariak prestatzeko ikastaroa 375 orduko ikastaroa antolatu du. Ikastaro hori ekainaren 4an hasi eta urriaren 25ean bukatuko da. Ikastaroa gai horretan adituak izan eta eskarmentua duten teknikariek emango dute, Enpresak eta Langileak sustatu eta trebatzeko ‘Izarra’ zentroan. Ikastaroa astelehenetik ostiralera bitartean emango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Udala jakitun da herriko unibertsitari asko lan merkaturatzeko unean zailtasunak dituztela. Egoera horri aurre egin eta buelta emateko asmoz, ikastaro hau antolatu du kualifikazio espezifiko bat eskaintzeko, horren balio erantsia ekarriko dielako parte hartzaileei. Ikastaro hori diruz laguntzen dute Estatutko Enplegu Sistema Publikoak-INEMek eta Europako Fondo Sozialak.

Garapen iraunkorra jo mugatzat izango duen gizartearen jardudera indartu eta bultzatzeak langile kualifikatuak edukitzea eskatzen du, horiek udalerri, mankomunitate eta herrialdeen errealiate eta ezaugarri sozio-ekonomikoak ulertu eta aurrera eramango baitituzte. Gaitasun horiek gaur egun ez dira lantzen ez ikasten hezkuntza arautuaren sisteman. Nolanahi ere, unibertsitateko tituludunentzat osagarri eta espezializazio eremu garrantzitsu bat dira. Hutsune hori betetzera dator ekimen hau.

Ikastaroan parte hartu edo argibide gahiago nahi dutenek, adierazitako alorrera idatzi dezakete mjgarrido@udalermua.net helbidera edo bertara deitu, 943-17.91.51 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu