Toki-garapen eta enpleguko teknikariak prestatzeko ikastaroaren matrikula zabalik
Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza udal sailak toki-garapen eta enpleguko teknikariak prestatzeko ikastaroa martxan jarriko du laster. Ikastaroa 375 ordukoa izango da eta edozein espezialitateko diplomatu eta lizentziadunentzat da aproposa.
Toki-garapen eta enpleguko teknikarien figura eta zereginak, Estatuko Enplegu Sistema Publikoak 1999ko uztailaren 15eko kaleratutako Aginduan jasotzen dira, I+E kalifikaziodun enpresen jarduerak eta langile horienak arautzen dituenak, hain zuzen ere.
Toki-udalbatzak Toki-garapen eta enpleguko teknikariak kontratatzen dituzte lan interesgarri eta sormenezkoa egiteko.Horiek , batez ere, enpresa ekimen berrien sorrera bultzatzen dute, egonean egon edo gutxi erabilitako azpiegituratan barne arakatzen ibilita. Egin dezaketen lana oso zabala da, jarduera eta lan-eremu ugari hartzen baititu barne. Gure udaletxean 2000. urteaz geroztik, horrelako langileak izan ditu hainbat zeregin betetzeko, besteak beste; telekomunikazioetarako, enpresa txiki eta ertainetarako, aukera berdintasunerako eta berrikuntzarako. Oraintxe bertan ere bi ditugu kontratatuta, bat herriko merkataritzari bultzada emateko eta bestea obra publikoko makineriaren alorrean jarduteko.
Ikastaro honetako lekuak mugatuak dira. Argibideetarako dei 943 17 91 51.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu