LHIK-ko ikasleek egindako lanen erakusketa
Ermua-Mallabiko Lanbide-Hastapenetarako Ikastegian azken urteetan ibilitako ikasleen lanak Lobiano Kultur Gunean ikusgai jarrita daude gaur eta bihar. Erakusketa gaur zabaldu da, goizeko ordutegia 10etatik ordu bat eta erdietara izanik eta arratsaldekoa, lau eta erdietatik zazpi eta erdietara. Bihar bakarrik goizez zabalduko, ordutegi berean. Erakusketan zentroan azken hamarkadan ibili diren ikasle promozio ezberdinak egindako hainbat lan bildu dira. Horrela Lobianoko aretora galdaragintza edo industri mekanizazio eskoletan erabiltzen duten materiala eta egin diren pieza eta objektuak bildu dira. Horien artean, xake-taula eta bere piezak ikus daitezke eta baita gitarra elektriko bat ere. Estetika eta ile-apaindegi moduluko ikasleek bertaratzen direnei orraztu egiten diete, nahi izanez gero.
Erakusketa honen bidez ikastegiak ikasleek egunerokotasunean egiten dituzten lanak erakutsi nahi ditu eta herriarentzat egin duten ekarpena (Gabon argiak, Torretak Etxeko atea, Aldapa kaleko barandak edo Eguneko Zentroan egiten dituzten ile-apaindegikoak). Halaber, egun horiek, zentrotik hamarkada luze honetan pasa diren ehunka ikasle ermuarrak eta ingurukoak berrelkartzeko aukera izan dezatela. Ikasleak beraiek izan baitira zentroko protagonistak eta egun, enbaxadorerik onenak.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago