-NAhitA- aldizkariaren hirugarren alea kalean da
Aukera Berdintasunerako udal sailak argitaratzen duen ‘NAhitA’ aldizkariren ale berri kalean da. Ale horrek bi zenbakia daramana eta aurtengo hirugarrena da. Aldizkariak euskaraz eta gaztelerazko testuak ditu, formatua koartila egitura du eta, aurrekoak bezala oraingo honek ere, 12 orrialde ditu, azala eta kontrazala barne direlarik.
Orrialdeotan berdintasunari buruzko artikuluak daude eta sailak berak eta bere organo eta lan-taldeetan parte hartzen duten eragileek gauzatzen dituzten jardueren berri baita ere. Aleak ondorengo atalak ditu: laburrak, editoriala, kirolean herriko emakumeek praktikatzen dituzten modalitateen inguruko erreportajea eta ikastaro eta jardueren berri.
Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako