Enplegu-tailerrari amaiera emateko ekitaldia

02.10.07
Ekonomi Sustapena

Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren udal eskolak azken urtean enplegu eta trebakuntza alorraren barne gauzatu izan duen jarduerari amaiera emateko ekitaldia egingo du bihar. Aipatu jarduera hori ‘Obra Publikoko Makineriaren langile eta begirale’ izena eduki duen enplegu-tailerra da. Tailerrak Estatuko Enplegu Sistema Publikoaren (lehengo INEM zenaren) diru-laguntza eta finantzazioa jaso du. Tailerrean hamabost pertsonek parte hartu dute eta, horietatik jada, bost lanean daude lan-merkatura bueltatu eta gero. Izan ere, gaur egun horrelako prestakuntzak oso harrera eta sarbide ona baitu lan-merkatuan. Pertsona horiek lanean eta ikasten eman dituzte azken hamabi hilabeteak. Denbora horretan 1920 orduko trebakuntza teorikoa eta praktikak egin dituztelarik. Ikastaro egileek mekanika, makineria hori nola erabiltzeko eta pedagogiko bere metodologia egokiro nola erakutsi ikasi dute. Halaber, praktika errealak egin dituzte Artamendiko eremuan. Taldeak herriko eskolako instalazioak egokitu dituzte eta lau hondeamakina goitik behera berritu. Makinok prest daude mekanikoki puntuan ipini, findu eta pintatu ondoren. Makinak horiek bihar aurkeztuko zaizkie bisitariei.

Enplegu-tailerrari amaiera emateko, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak amaiera ekitaldia antolatu du. Ekitaldi horretan egindako lana eta errekuperatutako makineria erakutsiko dira. Ekitaldira Estatuko Enplegu Sistema Publikoari gonbidatu zaio eta zuzendari bi baietza eman eta bertan izango diela baieztatu dute. Lehena Eskola-tailerren zuzendaria da, Carmen Mateos anderea, eta bigarrena Durangaldeko bulegoko zuzendaria, Armando Reyes jauna. Horiekin batera UIdalbaztarreko kideak ere izango dira eta horien artean, alorreko zinegotzi eskuduna de José Luis Araujo.

Gaur egun Ermua da Autonomi Erkidego osoan horrelako trebakuntza espezializatu eta homologatua eskaintzen duen herri bakarra, hala sare publiko nahiz pribatuan. Euskal Herriko hiru lurraldeetan antzeko eskaintzarik iragartzen duten akademia eta zentroak egon badauden arren, horien dituzten aukerak ez dira hain oso eta borobilak. Horrelako azpiegitura muntatzeak exijitzen duen inbertsio eta duen kostu handian dago horren arrazoi nagusia, ekipoak garestiak izateaz gain, horiek gordetzeko eta beraiekin praktikatzeko lur eremua ere eduki behar delako. Ermuan hori guztia edukitzeko aukera dugu herriko eskola homologatu delako eta beharrezko inbertsioari ere hainbat urtez aurre egin izan zaiolako. Hortaz, egun Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren udal eskola errealitatea da.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu