Emozioak bideratzen eta istiluak gainditzen ikasteko saioak
Gurasook zailtasun franko izaten ditugu seme-alabei emozioak eta horien ondorioak bideratzen irakasteko. Horren inguruko eskulibururik ez eta formula magikorik ez baitago, izaki bakoitzak modu ezberdinean antzeman eta bizi baititugu sentimenduak. Horregatik, ‘Guraso Eskola’ ekimenaren aurtengo edizioan, gai hori jorratuko eta laguntza bideak ematen saiatuko da. Aurtengo edizioko hitzaldietan gai hori jorratuko da, modu sakon eta monografikoan, herriko ikastetxe guztietan. Guraso Eskola udaleko zerbitzu soziokomunitarioek antolatu dute, herriko ikastetxe eta horietako guraso elkarteekin eta Agintzari Kooperatibarekin elkar lanean. Guztira hogeita hamaika saio egingo dira herriko haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.
Prestakuntza gauzatzeko hezkuntza ziklo bakoitzean lau saio egingo dira, ikastetxe bakoitzaren Guraso elkarteek aukeratu dituzten egun-orduetan. Prestakuntza ekintza hau amaitzean, itxiera ekitaldia egingo da, Guraso Eskolaren aurtengo edizioari agur esateko. Ekitaldi horretan, saioetara etorritako aita-amei diploma bana banatuko zaie. Azkenik, emozioaren eta seme-alabekiko harremanen grietan aditua den teknikari ospetsu batek hitzaldia ematera ekarriko dute antolatzaileek.
Ekimenari aste honetan bertan eman izan zaio hasiera. Denboraldi berria ezagutarazteko, antolatzaileek hiru orriko bat argitaratu dute, albiste honen goiburuan jarri dugun galderaz titulatu dutena. Argitalpen hori ikasleei banatu zaie etxera eraman zezaten. Bertan adierazten denez, autokontrolatzen ikasteko bideak eta laguntzak emango zaizkie seme-alabei. Helburuen artean ondokoak ditugu: beste norbanakoen mundu emozionala hobeto ulertzea, horrek enpatia eta elkartasun gehiago baitakarkigu; seme-alabengan frustrazioari onartu eta aurre egiteko gaitasuna lantzea, eta agresibitatea eta gatazkak gutxitzea. Hitzaldiotan etxe eta eskolako elkarbizitzaren giroa hobetzeko jarraibideak emango dira.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan