Laguntza behar duten Pertsonak atenditzeko Ekintza Planaren aurkezpena
Ermuko Emakumeen Asanbladak Laguntza behar duten Pertsonak atenditzeko Ekintza Plana herrirako aurkeztuko du gaur. Aurkezpenean jarduera proposamenak aurkeztuko dira haurrak, gaixoak, edadetuak eta horiek guztiak zaintzen dituztenei hobeto atenditzeko xedez. Aurkezpen ekitaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera.
Ekintza plan horrek helburu behinenak ondoko hauek dira: laguntza behar dutenei atenditzeko zerbitzu publikoak dezente hobera egin dezatela eta zaintza lan horiek gizon eta emakumeen artean konpartitu daitezela. Gehienetan emakumeen gaien uzten ditugu eta horrek familiaren eremuan lan zama eta egin beharrekoen pilaketa dakar. Horrela egiten badugu, emakumea gizartetik baztertzeko arrazoirik handienetariko bat ezabatuko dugu.
Aipatu ekintza planak hiru ataletan banaturik dago. Lehenengoan helburu orokorrak eta marko legala ezartzen dira, onartu berri den Dependentzia Legea oinarri hartuta. Bigarrenean, Ermuan egindako diagnostikoaren eta datu bilketaren emaitza aurkeztuko da. Hirugarren eta azkenengoan, egin beharreko hobekuntzak proposatzen dira laguntza behar dutenek eta horiek zaintzen dituztenek behar adinako atentzioa izan dezaten.
Jarraian, antzerki bat egingo da, egiten diren zaintza lanak baloratu eta erakusteko. Obrak ‘Los años viejos’ titulua du eta aktoreak Izaskun Asua, Aitor Aresti eta Itziar Gamero dira. Antzezpena Herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeei ere eskaini zaie.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako