Greg Rivera, Estatu Batuetatik etorri zaigun berrikuntza alorreko aditua

31.10.07
Ekonomi Sustapena

Greg Rivera Estatu Batuarra da, berrikuntza alorrean lan egiten duen aditua. Massachusetts lurraldeko teknologia Institutuan lanean jardun duena eta NASArentzat ere lana egin duena. Azken boladan, Euskal Herritik dabil eta hemen MIK Innolab proiektua martxan jarri duen arduraduna izanik.

Greg Rivera irakaslea da, California Institute of Integral Studies erakundeko doktorea. NASA erakundeak giro birtualetan landutako teknologien aitzindari eta bultzatzailea izan da. Gizakion jokabideak aztertzen eta horien gaineko estrategiak lantzen ibilitakoa da, azken aldian, pertsona taldeekin lanean ari delarik kultur aldaketak eta berrikuntzarako errutinak garatzen.

Rivera hedabide berrien eremuko teknologoa da, hezitzaile eta berrikuntzarako estrategien diseinatzailea, Massachussets Institute of Technology zentroan Mexikoko Monterrey herriko Teknologikoan ikertzaile bezala hazi eta garatu dena.

Greg Riveraren hurrengo erronka Ermuan dago, ikastaro honetan berrikuntzan jardungo duten liderrak prestatu nahi baititu. Horretarako, eskolak emango ditu eta ondorengo gaiak landuko: jarduera berriak sustatzeko liderrak, estrategia eta planifikazio teknologikoa, produktu berrien garapena eta prozesuen berrikuntza, zaintza eta inteligentzia lehiakorra, besteak beste. Halaber, spin off izeneko ekimena ere martxan jarriko du.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu