Ermuko TVA enpresak 50 urte bete izana ospatuko du gaur

13.11.07
Ekonomi Sustapena

Ermuko ZF Lemförder TVA enpresa, orain 50 urte eratu zen. Urteurren hori dela eta, gaur egun berezia ospatuko dute enpresaren egungo kudeatzaile eta langileek, bezero, hornitzaile eta agintariekin batera. Agintarien buru Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe egongo da, bizkaiko lurraldekoekin eta herriko bertakoekin. Egitarauari hasiera emango zaio goizeko hamar eta erdietan eta eguerdirako bukatuko, luntx eta bazkari batekin. Egunean zehar enpresak bazkide sortzaileak omenduko ditu. Ekimena hiru bazkidek burutu zuten: Telleriak, Valdubiecok eta Azaolak. Horien abizenaren lehen grafiek bildu eta izena eman zioten TVA, sozietate anonimoari. Gerora izen hori, handi eta ospetsu egin da automobilen osagarrien sektorean, gaur egunean ezagutzen duguna izan artean . Biharkoan, sortzaileek beraiek edo haien seme-alabek omenaldia eta makila bana jasoko dute kudeatzaileen eskuetatik.

Programa

  • 10:30etan: Harrera agintari, bezero eta hornitzaileei.
  • 11:00etan: Julián Hernando Azcarazo jaun eta Gerentearen hitzak. Enpresaren historia eta bilakera.
  • 11:15etan: Espresuki editatu den bideoaren proiekzioa.
  • 11:20etan: Ibilbailu industrialen xasisetako zuzendari den Hubert Gross jaunaren hitzak.
  • 11:30etan: Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren hitzak.
  • 11:45 etan: Bazkide eratzaileei, Hubert Grossi eta Lehendakari makilak banatuko zaizkie.
  • 12:00etan: ZF Lemförder TVA enpresaren instalazioei bisitaldia.
  • 12:45etan: Luntxa

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu