Gazteriak Ermuaren garapenean parte hartu nahi du

21.11.07
Ekonomi Sustapena

Herriko gazteek Ermuko garapen eta aurrerapenaren alde aktiboki parte hartzeko prest daude. Horrela ondorioztatu da, bart arratsaldean berdintasuna sustatzeko tailerren saioetan. Atzokoan bi zaio egin ziren eta horietan 13 urtetik 17ra bitarteko berrogeita hamar bat gaztek hartu zuten parte. Ekimena egunotan garatzen ari den Toki-garapen astearen barne kokatzen da. Tailerrok Unai Zabala kaleko hezitzaileak eta Nerea Izagirre Sustapen ekonomikoko lankideak, dinamizatu eta zuzendu dituzte.

Nerabe gazte horiek -13-17 urte bitartekoek- asko inplikatu eta aktiboki parte hartu dute, gizon eta emakumeen arteko gaur egungo ezberdintasunak erakusten dituzten publizitateko iragarki eta egoera hainbat aztertuz eta horien inguruko beren iritzia eta pentsamoldeak agertuz.

Gaztetxoek foro honetan beren aurreritzi eta baloreak adierazi dituzte bihotz zabalik. Taldeek ondorioztatutako ideia nagusien artean, ondokoak aipa genitzake:

  • Oraindik orain, gure gazteen artean hainbat genero estereotipoak irauten dutela. 
  • Estereotipook gero eta gutxiago badira ere, arlo honetan lan egin behar dela benetako berdintasunaren ideia barneratu, gure egin eta praktikan jartzeko.

Tailer horietan erabilitako materiala beheko informazio gehiagoren atalean lotura baten bidez eskaintzen dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu