”Isiltasunaren haserrea”, salaketa irudi eta marrazkien erakusketa Lobianon
Lobiano Kultur Gunean taldeko erakusketa berri bat jarri berri da. Erakusketa horretan poster eta laminak biltzen dira, “Isiltasunaren haserrea”ren lelopean. Erakusketak autore eta egile ezberdinek Mexikoko Juárez herrian emakumeen egindako hilketak salatzeko lanak bildu ditu. Ekimena Aukera Berdinetarako sailarena da.
Erakusketa azaroaren 30era bitartean mantenduko da. Hori lanegunetan bisitatu daiteke arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean.
Zer da Isiltasunaren haserrea?
Isiltasunaren haserrea ikusizkoen artean diharduten emakumeak osatzen duten taldea da. Euren gizarte-errealitateari aurre egiten diote jarrera kritikoa bere gain hartuta eta elkarrekin hartuta. Isiltasunaren bidez, ez dute izan nahi gaizkileen laguntzaileak. Euren sumindura erakutsi nahi dute. Euren beldurra haserrean bihurtuz zentzu kritikoz.
Hortik dator, askoren arteko erakusketaren izena. Euren proposamena da taldean hartutako esperientzia bat, gizartearekiko konpromisoa duena, adierazteko modu ezberdinak dituena eta edukiak azaldu, autokritikaz eta zentsura barik, memoria historikoa berreskuratu, eta estetikaren joerak baztertu barik.
Inoren menpekotasunik ez duen taldea da, autokudeaketan oinarritzen dira, euren proposamen plastikoak azaltzeko lekuak bilatzen dituzte ikusleekin elkarrizketan aritzeko. Plastikotasuna adierazteko hainbat teknika darabilte: pintura, irudiak, eskultura, erliebea, zeramika, marrazkia, argazkigintza, instalazioa, objektu artea, arte kontzeptuala, perfomance-a, eta beste batzuk. 1994tik gaur arte 40 erakusketa egin dituzte, emakumeen gaineko hainbat gai erabili dituzte.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako