Web orrien erabilerraztasuna neurtzen duen TAW sarietako finalista izan da Ermua
Gure Udaleko web gune korporatiboa TAW 2007 sarietako finalista izan da. Sari horiek urtero banatzen dira eta horien bitartez Estatuan dauden web atari erabilerrazenak ezagutzera ematen dira. TAW sariak ‘CTIC’ izeneko Fundazioak deitzen ditu (Informazio eta Komunikazioaren Zentro Teknologikoak), Asturias Printzerriko Gobernuarekin eta Industria Ministeriorekin batera.
Sari horien helburua, web-gune eta horien edukiak erabilerrazak izan eta interneteko edozein erabiltzaileri helarazteko modukoak izan daitezen indarrean daude gomendioak (W3C taldearenak) betetzen dituzten pertsona eta erakunde publiko eta pribatuen ahalegina suspertu eta ezagutzera ematea da. Helburu hori, bestalde, derrigorrezkoa dugu herri administrazio oro, 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuak garatzen dituenak, ezarritakoaren arabera. Aipatu lege hori indarrean dago 2002ko urriaren 12az geroztik.
Sariok sei atal dituzte, horietara aurkeztutako erakunde eta enpresaren tipologiaren arabera. Herri-administrazioen barne, toki-administrazioen atalean lehenengo saria Madrilgo udalaren web_guneak (www.munimadrid.es) jaso du. Atal honetan finalista gisa, Murtziako (www.murcia.es) eta Ermuko web-guneak (www.murcia.es) eta Ermuko web-guneak (www.ermua.es) sailkatu dira.
Sari hori gure udalak kudeaketa administratiboa modernizatzeko hartu duen konpromiso irmoaren adibide garbia da eta, baita ere, herritarren arteko jauzi digitala gutxitzeko erabakiaren erakuslea.Udal honek bere ataria martxan jarri eta aurkeztu zuen 2005. urtean. Erabilerraztasunerako lerroak eta herritarren eskariei so eginik, ahalegin franko egin ditugu gure web.-gune hau erabilerraztasunera egokitzeko. Lan eta ahalegin horren emaitza izan dira web-gune erabilerraz eta berri honen bertsioa urtarrilaren 31n aurkeztu izana. Harrez geroztik, kalitate eta bikaintasunaren ildoari jarraiki, gure atari honek AENOR erakundeak luzatzen duen erabilerraztasun ziurtagiria jaso zuen Madrilen eginiko ekitaldian. Gurekin batera, estatuko beste sei entitatek ere jaso zuten ziurtagiri hori, Espainia osoko lehen taldea izanik.
Zerikusia duten albisteak
Lotutako albisteak

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa