Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskola homologazioaren bidean
Udalaren obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskola homologazio ofizialaren bidean dago. Hori horrela, hezkuntza baliabide horretako instalazio, irakasle eta makineria homologatze aldera, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza saileko langileak Ermura etorri dira. Hain zuzen ere, Itziar Etxeberria teknikaria gure herrian izan da gaur goizean azpiegitura eta baliabide horiek ezagutu eta ikuskatzeko. Etxabarriak mekanikako tailerrak, ikasgelak, erabiltzen den materiala eta Izarra Zentroko instalakuntza eta Artamendiko praktika eremua ezagutu ditu. Bisitaldian eskola honek dituen hamasei makina eta bost ibilgailuren egoera eta horien erabilera zein den ikusi ahal izan du. Eta baita ere horiek erabiltzen irakasteko eta langileak trebatzeko erabiltzen diren simuladore birtualak.
Trebakuntzarako baliabide edo eskola hori homologatzeak bultzada emango dio obra publikoko makineriaren mantenu eta operazio eremuaren kualifikazio profesionalari. Eskola hau gure udalak abian jarritako baliabide bat da, hain zuzen ere ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza alorraren ekimena izanik.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu