Literatura eta emakumeaz hitz egiteko topaketa

11.03.08
Berdintasuna

Karmele Jaio eta Luisa Etxenike idazleek Ermura etorriko zaizkigu bihar, literatura eta emakumeaz orohar eta, “Martxoaren 8ko istorioak” tituluko liburuaz, hain zuzen, hitz egitera. Ekitaldian herriko Musika Eskolako irakasleak ere parte hartuko dute. Jarduera, Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko 6etatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Bertaratzen diren ikus-entzuleei aurkeztuko duten “Martxoaren 8ko istorioak’ liburuaren ale bana emango zaie opari gisa.

Topaketa hori aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barne dago eta Aukera Berdinetarako sailak eta Emakumeen udal Kontseiluak antolatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako