Gatazkak konpontzeko moduen inguruko azalpen interesgarria
Ramon Alzate Saez de Heredia irakasleak, aurtengo Gurasoen Eskola jarduerari amaiera emateko ekitaldiaren protagonista behinena izan den. Alzate gatazken analisi eta konponbidea emateko gaiaren irakasle katedraduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn). Bere hitzaldia, Alzatek azpimarratu zuenez, oso garrantzitsua da gatazkei konponbidea emateko lana ikasgeletara soilik ez mugatzea, lan hori guztion artean egin begrreko gauza baita, gurasoengandik hasi eta ikasle-irakasle eta administraziotaraino. Hizlariak, zeregin horretan toki-erakundeek zer esan franko dutela azpimarratu zuen. Alzateren esanetan, ikasleriari gatazkak konpontzen ikasteko eta metodoak erabiltzeko eskariak ez du emaitza onik lortuko, baldin eta eskolak eta gizarteak horrelakoen aurrean duten jarrera aldatzen ez badugu.
Irakaslearen hitzaz atentzio handiz jarraitu zituzten bertaratutako guztiek. Alzatek esan zuenez, entzuten dugunak eragina duen arren, bizi dugun egoera entzundakoari gailendu egiten zaio. Bere hitz horiek argitze aldera, adibide bat jarri duen, gatazkak konpontzeko teoriak ezagutzea garrantzitsua izanik, are garrantzitsuagoa dela horiek praktikatzea, eskolan nahiz gizartean ditugun ohiturak ahaztuz eta aldatuz. Eman zuen gomendioa ondokoa izan zen, apurka apurka ahalegintzeko eskolaren eta gizartearen egiturak aldatzen eta, ondoren, gizartearen gainerako egituretara jauzia egiteko, horiek ere eraldatzeko xedez.
Irakaslearen aurretik, Gizarte ekintza alorreko Pedro Sanchez lankideak, martxan jarritako baliabide berri baten zehetasunak eman zituen. Zerbitzu hori, irakasle, gazte nahiz familientzako behar psikosozialen atentzioa da. Zerbitzua psikologo batek eskaintzen du.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan