Emakumeak eta erotika aztertuko da, jabekuntza eskolako hurrengo tailerrean

13.05.08
Berdintasuna

Emakumearen Topaguneak emakumeen irudia eta horien funtzio sexuala (objektu edo subjektu) industria erotikoan landuko du. Tailerra datorren larunbatean, maiatzaren 17an, egingo da egun osoan zehar, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin. Bere titulua “Emakumeak eta erotika” da eta Noe Txarro hezitzaileak emango du. Izen-emateak 5 euro balio du eta parte hartzaileek, unibertsitaterako kreditu gisa, puntu erdi lortu ahal izango dute. Tailer hori Jabekuntza Eskolako eskaintzaren barne dago.

Emakume Topaguneko lankide den Julia Lópezek ikastaroaren inguruan ondoko hitzak esan dizkigu: “Proposamena berritzailea da. Sexualitatearen inguruan aurreiritzi asko ditugu gure gizartean, asko dakigunaren susmo zabala izan arren, uste baino askoz gutxiago dakigu sexuari buruz. Gainera, oraindik ere zenbait gaik erabat ez bagaituzte asaldatzen, “atzera” eragin bai behintzat. Horrelako bat, sexu edo erotismoaren industria da. Hain zuzen ere, hori izango dugu hizpide nagusia hasteko. Identifikaturik ikusten al dugu emakumeok gure burua horretan eskaintzen den irudiarekin? Eta esleitzen diguten errokarekin? Erantzuna ezezkoa bada, zein irudirekin identifikatzen gara? Tailerrean horrelako gauzak ikusi eta aztertuko ditugu. Horrez gain, egun dagoen material erotikoari ere errepasoa egingo diogu, horretan oinarriturik erotismo teknikak ikastera pasatzeko. ¿Zer iruditzen zaizue?, interesantea, ezta? Guri emakume guztiek parte har zezatela gustatuko litzaiguke, baina ezinezkoa denez, ekimenaren berri jaso dezatela gutxienez. Larunbata pasatzeko modu ezberdina, entretenigarri eta probetxuzkoa agintzen dugu”.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako