Aurtengo Eskolako Agenda 21 ekimenari amaiera eman zaio energiari buruzko Plenoarekin
Herriko ikasleek eta Udalbatzak ezohiko pleno monografikora bildu berri dira herriko energia kontsumoaren inguruko aspektuak lantzeko. Pleno hori atzo eguerdian egin zen Ingurunearen Munduko Egunean eta horrekin amaiera eman zaio aurtengo ikasturteko Eskolako Agenda 21 ekimenari. Jarduera honek bere hirugarren urteurrena bete du eta ikasleei ahalbidetu die herrian energiaren inguruan egiten dugun erabilerari buruzko ondorioak gure politikariei adieraztea.
Aurtengo ikasturtean Eskolako Agenda 21 proiektura atxiki dira bi ikastetxe berri bi: San Pelaio eta Anaitasuna Ikastola. Hori horrela, jada, proiektuan herriko ikastetxe guztiek hartzen dute parte eta horien guztietako ordezkariak hartu zuten parte atzoko ekitaldian. Proiektu honetan hainbat eragile buru-belarri ari dira gure eguneroko jarduerak ingurunean ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.
Ikasturtean zehar ikasle eta irakasleek beren ikastetxeen energia kontsumoari eta eraikinen egoerari buruzko datuak bildu dituzte, horietan eragin eta hobetzeko, energia modu eraginkorrago eta arrazionalago batean erabili dezagun. Hori horrela, erregaien nahiz energia elektrikoaren kontsumoa murriztu nahi izan da, berogailuak eta argiak modu egokiagoan erabilita.
Ikastetxeetako eraikinen ondoren, herriko zenbait azpiegituren egoera eta horietan ditugun kontsumo eta ohituren azterketa egin dute. Azterketan, semaforo, farolak, nahiz eraikinak arakatu dituztelarik. Ekimenean ikastetxe edo institutu bakoitzeko Ingurune Batzordeko kideak hartu dute parte. Guztira, 60 ikasle, 12 irakasle, eta beste 6 pertsona, administrazio langileen eta gurasoen artetik aukeratutakoak. Atzoko plenoan ikasleek transmititu eta adierazi izan dute, bakoitzaren zentro edo ikastetxean landutako ideia edo hausnarketa.
Ikasleek gure politikariei transmititutako ondorioen artean, nagusi izan dira norberaren jarrera aldatzeko eta energia modu eraginkorrago erabiltzeko hausnarketak. Ildo horretatik, udalari eskatu diote eraikin publiko guztietako ordenagailuak erabat itzaltzeko lan-jarduna amaitu eta gero, piztuta edo “stand by” deritzan moduan utzi ordez. Ikasleek beraiek jarrera hori barneratu eta aplikatu dituzte bai beren ikastetxean nahiz etxean.
Hainbat aldiz errepikatu zen beste hausnarketa bat, udal kiroldegiko erabiltzaileen artean behar den ura bakarrik erabiltzeko eta hori ez alperrik galtzeko ideia hedatzeko beharra izan zen. Horretarako, adibidez, txorrotak eta horien ur-jarioa egokitzea proposatu zuten ura aurrezteko neurri gisa.
Plenoa amaitu ondoren, udal Ingurune sailak parte hartzaileei kontsumo baxuko bonbilla bana eman zien etxeko arrunt bategatik alda zezaten, energia gastua murriztu dezagun. Partaide guztiek, lunch txiki bat izan zuten amaitu aurretik.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera