Makineria erabiltzen eta mantentzen ikasteko ikastaro berria egingo
Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza udal sailak makineria erabiltzen eta mantentzen ikasteko ikastaro berria egingo du. Ikastaro hori langabezia eta Eusko Jaurlaritzaren Lanbide zerbitzuan izena emanda duten langabetuei eskainiko zaie. Ikastaroan hamabi lagunek hartu ahal izango dute parte. Ikastaroa 660 ordu izango ditu, horietatik 300 teorikoak izango dira eta gainerako 360 orduak pratikak egitekoak. Ikastaroa sei hilabetez luzatuko da. Ikataroari hasiera emateko aurreikusi den eguna ekainaren 30a da eta hori bukatzeko abenduaren 31a. Nolanahi ere, datak aurreikuspen bat besterik ez dira, aldatu ahal izango baitira taldea noiz eratzen denaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailak ikastaroa diruz lagunduko du.
Taldearen ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak bitartekoa izango da. Trebakuntza teorikoa Izarran, Enpresak sustatzeko eta Trebatzeko zentroan, emango da. Aldiz, praktikak Artamendin egingo dira. Argibide gehiagorako eta izena-emateko, interesdunek bi aukera dituzte. Lehena, sailak Torreta Etxean, Bizkaiko Etorbidean, dituen bulegoetatik pasatzea edo bertako 943 179151 telefonora deitzea. Bigarrena, Mallabirako bidean dagoen Izarra zentroan galdetzea edo bertako 943 179018 telefono zenbakira deitzea.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan