Obra eta zerbitzu sailak Valdespinako parkea fumigatu du
Obra eta zerbitzu sailak Valdespina parkeko lorategiak fumigatu ditu orain egun batzuk atzera. Lore-zaintzaileek berdeguneak eta lorategiak fumigatu dituzte barraskilo eta bareei aurre egiteko. Berdexka kolorea duen hautsa da(bolatxoak edo hartxo formakoak ere izan daitezke), berme sanitario guztiak dituena, barraskilo eta bareei aurre egiteko, lore eta landareei kalteak eragiten dizkiotelako. Produktua bakarrik pozoitsua da espezie horientzat, gainerakoentzat –gizaki edo txakur eta katuentzat esaterako- ez da kaltegarria eta ez die eragiten.
Fumigatu izanak jakin mina eta interesa piztu izan du hainbat herritarrengan. Horietako hainbat udaletxera etorri zaigu galdezka ea zer eta zertarako zer eta, ea animaliengan eragina izan zezakeen. Guk, gehiago jakin nahian, obretako lan-taldearen koordinadore eta kidearengana, Ander Urrestirengana, jo dugu argibideak eskatze aldera. Urrestik esan digunez, “produktua bakarrik barraskilo eta barrentzat da pozoitsua, gainerakoentzat –gizaki edo txakur eta katuentzat esaterako- ez da kaltegarria eta ez die eragiten”. Urrestik azaldu digunez, lore-zainek produkturen bat erabiltzea erabaki dute, “aurtengo udaberria bereziki hezea izan delako eta barraskilo eta bare ugari dagoelako lorategietan. Animaliok lore eta landareei kalteak eragiten dizkietelarik”.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera