Ingurumen-boluntariotza: Helbide interesgarriak eta baliabideak

03.07.08
Ingurumena

Gazteria eta Ingurumen zinegotzigook lankidetzan diseinatu dute Ingurumen-boluntariotza proiektuetan parte hartzeko dauden aukerak biltzen dituen gida bat. Uda urtaro aproposa da mota horretako proiektuetan parte hartzeko, izan ere kasurik gehienetan, parte hartzaileek zaletasuna eta aisia uztartzen duten gazteak eta/edo ikasleak izan baitira. Ekimen bultzatzaileen ustez, boluntzariotza proiektuetan parte hartzeak edonorentzat gehienetan bizitzako esperientzia berri moduan interesgarria gerta daitezkeela uste dute. Prestatutako datu-bilketa hori gazte talde eta eragile zenbaiten artean zabalduko da. Arduradun politikoek sarrera gisa aurkezpen lerro batzuek prestatu dituzte. Horietan, bidez batez, taldeei ingurumenaren inguruan izan ditzaketen kezkak eta sumatzen dituzten beharrak helaraztea eskertuko dutela adierazten dute, “herritarron iritzia ere oso interesgarritzat” jotzen dutelako.

Boluntariotza, eta bereziki ingurumenaren arloko boluntariotza kontutan hartzeko, aukera ona izan daiteke oporrei begira. Ingurumenean esku-hartzeko eta horretan jarduteko, normalean erakunde eta antolakunde pribatuek diseinatutako proiektuak dira. Urte osoan zehar jarraitasuna duten boluntariotza-proiektu asko dauden arren, orrialde hauetan oporraldiari begira pentsatutako jarduerak proposatzen dituzten helbideak bildu ditugu.

Interesa edukiz gero, ondoren zerrendatu eta jasotzen diren Interneteko guneetara jo dezakezue, bertan informazio zehatzagoa (baldintzak, kostuak eta abar) aurkituko duzue eta. Programa bakoitza suspertzen duen erakundearen arabera antolatuta azaltzen dira:

Espainiako ingurumen-boluntariotzaren inguruko informazio orokorra
http://www.crana.org
Ingurumen-boluntariotza Gaztela-Leonen
Ingurumen-boluntariotza Gaztela-Leoneko parke naturaletan
Data: 2008ko martxoaren 24tik urriaren 26ra.
2008ko udaberri, uda eta udazkenean 10 eguneko lan-lekuak Picos de Europa Eskuale Parkean, Fuentes Carrionas Parke Naturalean, Ojo Guareña Monumentu Naturalean, Lago de Sanabria Parke Naturalean eta Arribes del Duero Parke Naturalean.
Gaztela-Leoneko Batzar Nagusiek suspertuta, Oxigeno Fundazioak gauzatuko ditu.
Doan eta 18 urtetik gorakoentzat.
Informazio gehiago eskuratu eta izena emateko:
Ingurumen-boluntariotza Nafarroan . CRANA
Ingurumen-boluntariotza Nafarroan. Informazio gehiago
Ingurumen-boluntariotza Andaluzian
  • Ingurumen-boluntariotza lan-lekuak.
  • Ingurumen-boluntarioen sareak Babestutako Espazio Naturaletan.
  • Andaluziako itsasertzeko ingurumen-boluntarioen sareak.
  • Itsasertzeko Hegaztiak proiektua (Punta Umbría, Huelva).
  • Migres programa.
  • Eremita proiektua.
  • Mediterraneoko Mendiak babesteko ingurumen-boluntariotza programa.
  • Andarríos programa.
  • LIFE Lince boluntariotza proiektua.

Informazio gehiago

Ingurumen-boluntariotza Murtzian
Lan-lekuak
Murtzia Eskualdeko Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan diseinatu eta eskainiak. Elkarbizitza eta esperientzi trukaketak egiten dira programaren boluntario eta beste komunitate eta herrialde batzuetako boluntarioen artean, espazio natural jakin bat hobetzeko ekintza-programa bat gauzatuz.
Informazio gehiago
GKE eta elkarteek suspertutako ingurumen-boluntariotza
(SEO) Espainiar Ornitologi Elkartea Informazio gehiago
  • Itsas hegaztien begiztapen eta jarraipena Zeutan (2008ko urtarriletik abendura)
  • Itsas hegaztien begiztapena eta jarraipena (Gipuzkoa, 2008ko martxotik maiatzera)
  • Santander Badiako itsas hegaztien zentsua (Kantabria, 2008ko martxotik abendura)
  • Hegaztien jarraipena El Planerón Ornitologi Erreserban (Belchite, Zaragoza, 2008ko apiriletik abendura)
  • Europar Ekaitz-txorien kolonia Benidormeko uhartean (maiatzaren 9tik abuztuaren 22ra)

Zetazeoen Espainiar Elkartea Informazio gehiago
  • Cethus Proiektua delako Ikerketa Kanpaina (Alborán itsasoan).
  • ANSE IV. Ingurumen-hezkuntza Programa Murtziako itsasertzean.
  • "Euskal Izurde eta Balezaleen Elkartea” Asociación vasca de amigos de los delfines y las ballenas.
  • SECAC (Sociedad para el Estudio de los Cetáceos en el Archipielago Canario).
  • PROMAR-Almeriako Lehorreratze Sareak.
  • Edmaktub (Kanariar Uharteak).
  • CREMA (Andaluzia) Lehorreratze Sareak.
  • AMBAR (Euskadi) Lehorreratze Sareak
  • BALAENA (Cádiz) Gibraltarko Itsasarteko orka-kanpaina.
  • CEMUren (Cádiz) Azterketa-kanpaina
  • BALAENA y SOC-en (Cádiz) zetazeo-begiztapenen kanpaina.
  • ALNITAK (Andaluzia) Ikerketa-kanpaina.
  • CIRCE (Gibraltarko Itsasartea) Ikerketa-kanpaina.
  • CEPESMA (Asturias) Lehorreratze-kanpaina.

GKEen gidaliburua
Gai bilatzaile bat du, erakunde bakoitzaren jarduera nagusiaren arabera. http://www.guiaongs.org/

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera