Berdintasunerako udal sailak kanpaina egingo, Gizonduz ekimena zabaltzearen alde

08.07.08
Berdintasuna

Ermuan berariazko kanpaina egingo da gizonok berdintasunaren aldeko konpromisoa har eta Gizonduz ekimenarekin bat egin dezagun. Kanpaina hori Aukera Berdintasunerako udal sailak bultzatuko du eta herriko elkarte eta gizarte eragileen bidez bideratuko. Horren bidez, gizon bakoitzaren konpromiso pertsonalaz gain, berdintasuna lortzeko aktiboki parte hartzea, horretan lanean dabiltzan taldeetan sartzea, garatu daitezkeen programak proposatzea eta berdintasunaren eta emakumeenganako biolentziaren kontra Euskadiko hainba gizonek -‘Gizonduz’ izenarekin- aurkeztutako agiria sinatzea eskatuko digute. Sinadura bilketa hori urte amaiera artean mantenduko da, nolanahi ere, “geroko utzi gabe sinatze eta beste kideei animatzea gomendatuko digute”.

Gizonduz ekimena iazko azaroaren amaieran aurkeztu zen, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko gizonen inplikazioa areagotzea suspertzeko. Esparru horretan, euskal gizartearen eremu ezberdinetako gizonezkoak Berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra eskutitza delakoa sinatu zuten, gutxienez 10.000 gizonen atxikimendua eta gizarte justu eta berdintasunezkoa eraikitzeko konpromisoa erakuts dezatela helburu duen prozesu bati hasiera emanez.

Sinatzeko aitzakiarik ez: hiru modu aukeran eta bost hilabete aurretik

Ermuko Udalerrian, xede horren lorpenean aspaldi inplikatutakoa, programa ugari izan dira, bai emakumeen jabekuntzarako bai gizonak sexismo eta ezberdintasunaren kontra borrokatzera animatu eta konprometitzeko. Emakumeen talde eta elkarteek erabateko garrantzia izan dute eta daukate eginkizun horretan, jarduketa-eremu ezberdinetatik aktiboki parte hartzen dutelako. Horrez gain oraintsu eratu da Ermuan “Zipriztintzen” izeneko Ermuko gizon-talde bat berdintasunaren alde, taldearen usteen eta xedeen artean aipagarriena “sexismoaren amaieraren alde aktiboki lan egitea” izanik.

Proiektu honekin bat egin eta atxikitzeko hiru modu izango ditugu Ermuan. Lehenengo bietan agirira heltzeko internet izango da bidea. Lehenean Eusko Jaurlaritzaren web gunera egindako lasterbidez eta bigarrenean, gure web gune korporatiboaren bidez. Helbideak ondokoak dira:

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako