Herriko Helduen Hezkuntza Zentroak (HHE) matrikula aldia hasi du
Herriko Helduen Hezkuntza Zentroak (HHE) 2008-2009 ikasturterako matrikula aldia ireki berri du. Interesatuek zentroko bulegora –Teresa Murga eraikineko bigarren solairura- joan daitezke izena ematera, iraila honetako lanegunetan eta arratsaldeko bost eta erdietatik zazpi eta erdietara bitarteko ordutegian. Edo bestela, Durangoko zentro koordinatzailera deitu, 94 6814253 telefono zenbakira edo Ermuko bulegora 943 175030 telefono zenbakira. Helduen Hezkuntzako zentroak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarenak dira. Horietan ematen den hezkuntza eta ikasgaiak ofizialak eta doakoak dira. Zentro horietan eskolak egun osoan zehar ematen dira, goiz, arratsalde edo gaueko ordutegian, taldeak osatzen dituzten ikasleen interes eta beharrei egokituta.
Zentro horietan ikas daitezkeen ikasgaien zerrenda ondokoa da: oinarrizko formakuntza, atzerritarrentzako gaztelania, Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH), unibertsitaterako azterketa prestatzekoa, informatika, euskara eta ingelesa eta bestelako hainbat jarduera. Argibide gehiagorako saka informazio gehiagoko lasterbidearen gainean.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan