Herriko Haurreskolak hasiera eman dio gaur ikasturte berriari

04.09.08
Hezkuntza

Ermuko Haurreskolak hasiera ofiziala eman dio gaur goizean 2008-2009ko ikasturteari. Ikastegiak bere ateak ireki ditu gaur goizean goiz, inskribatutako ume goiztiarrenak hartzeko. Ikasturte honetarako lehen egunean hilabeteetatik bi urtera bitarteko adina duten 42 ume bertaratu dira. Horietatik guztietatik. zazpi haur 0tik urte batera bitartekoak dira. Gainerako 35ek urte batetik bi urtera bitarteko adina dute, eta azken talde honetan 12 ertainak kontsideratzen dira eta gainerako 23ak nagusiak, beti ere beren adin tarte horren barne. Ikastegiak plaza libreak ditu, bete gabe daudenak oraindik. Ermuko Haurreskolak 6 gela ditu, eta guztira 63 plaza eskaintzen ditu, partzuergoaren web gune ofizialean eskainitako datuen arabera. Ermuko Haurreskola sareko haurtzaindegi hau zabalik dago goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara bitartean etenik gabe. Ikastegiak adierazitako sei gelez gain, jantoki zerbitzua eta beste hainbat zerbitzu osagarri ditu. Zerbitzuan zortzi hezitzailek egiten dute lan eta horiez gain arduradun-koordinadore bat ere badago.

Ikasturteari gaurkoan hasiera eman diotenek eta iraila edota urrian etor daitezke gainerako umeek, maiatzean matrikulatutakoak dira. Momentu honetan matrikula aldia zabalik dago, azarotik urtarrilera bitartean hasiko diren familientzat. Azkenik, datorren 2009ko urtarrilean matrikula egin lekua gorde ahal izango dute, martxotik ekainera bitartean seme-alabak bidaltzea nahi duten gurasoek. Matrikulatze aldiak eta barneratzeko epe ezberdinak ziklikoak dira, hau da urtetik urte errepikatu egiten direnak. Argibide gehiagorako, pertsona interesdunek bertara jo edo bertako bulegora dei dezakete. Haurreskola Iparragirre kalean dago, zenbakirik gabeko eraikinean, eta bertako bulegoko telefonoa 943 17 64 31 da. Halaber, aurtengo 2008ko ikasturteko baldintzak eta xehetasunak jasotzen dituen familientzako argitalpenari lotura zuzena egin diogu, beheragoko informazio gehiagoko atalaren bidez.

2008-2009 ikasturteko kuotak

Ermuko Haurreskolak partzuergoko gainerako zentroek bezalaxe aurtengo ikasturtean kobratuko dituzten kuotak, ondorengoak dira:

  • Bost ordu edo gutxiago egunean: 145 euro
  • Bost ordu edo gehiago egunean: 190 euro
  • Egokitze aldia: 135 euro

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan