Hezkuntza alorrekoek aste honetan zehar bueltatuko ikastetxeetara
Milaka ikasle, irakasle eta hezkuntzaalorreko langile aste honetan bueltatuko dira beren ikastetxe eta zereginetara. Gure herriko milaka ikaslek hasiera emango diote aste honetan 2008/2009 ikasturteari. Gehienak herriko ikastetxeetan bertan, LHan edo DBHan, eta hainbatek herritik kanpokoetan. Herriko lehen hezkuntzako ikastetxeek gaur hasi eta asteazkenera bitartean irekiko dituzte ateak. Gaur Sallabente eta Ongarai ikastetxeek ekin diote ikasturteari. Bihar, Eskolabarri, IES Uni Eibar-Ermua eta Anaitasuna Ikastolako zentrotakoek hasiko dira. Jardunaldi berezia izango da, ikasturte hasiera guztietan bezala. Lagunekin elkartzekoa, elkar agurtzeko eta material berria estreinatzekoa. Haur gehienek azken asteburuan urduri-urduri ibili dira, bueltaren unea bertan sumatzen baizuten. Baina lasai, ez da ezer gertatzen. Buelta, apurka-apurka egingo baita. Lehen egunekoa ia trantsiziozko eguna izango baita, ikasleak ikastetxearekin berriz ere hartu emanetan jartzekoa. Ikasturtea aurkeztuko zaie, zeintzuk irakasle egokitu zaizkion gela bakoitzari, horien ordutegiak, eta abar… Ikasturteko lehen egunetan edo asteetan –ikastetxe bakoitzaren egutegiaren arabera- eskolak bakarrik goizeko ordutegian emango dira, arratsaldetan jai izanik.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan