Enpresa kudeaketako bigarren ikastaroa azaroan gauzatuko du Sustapen Ekonomiko sailak

09.09.08
Ekonomi Sustapena

Sustapen ekonomikoko, enplegu eta trebakuntza udal sailak Enpresa Kudeaketarako bigarren ikastaroa azaroan egingo du gure herrian. Ikastaro horietan enpresa berriak sortu eta irekitze aldera, taldeko prestakuntza ekintzak nahiz banakako aholkularitzak aurreikusten dira. Sailak ikastaro horiek gauzatzeko baimena jaso zuen Eusko Jaurlaritzarengandik apirilean. Lehen ikastaroa maiatzean gauzatu zen, eta orain bigarrena egingo da. Ikastaroak 45 eskola ordu iraungo du. Ikastaro horietan parte hartzea derrigorrezkoa da, negozio berria irekitzeagatik Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza gisa ematen dituen 6000 euro jaso nahi bada behintzat.

Enpresa kudeaketarako ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaroak 45 eskola ordu iraungo du. Bigarrena hau azaroaren 10etik 20ra bitartean egingo da, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Enpresa sortzeko banakako aholkularitza saioak urte osoan zehar egingo dira, interesatu eta partaide bakoitzaren beharretara egokitutako egun eta orduetan. Alorrak honelako jarduerak gauzatzen dituen bigarren urtea da.

Argibide gehiagorako interesa duten pertsonek Sustapen ekonomikoko, enplegu eta trebakuntza sailera jo beharko dute. Saila Torreta eraikinean kokatuta dago, bere telefonoa 943 179 151 eta bertako posta elektronikoa email: pye@udalermua.net dira.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu