Autodefentsa emozional eta pertsonaleko ikastaroa emakumeentzat

08.10.08
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Topalekuak autodefentsa emozional eta pertsonaleko ikastaroa antolatu du. Ikastaro horrek hogei (20) ordu iraungo du eta urriaren 13tik abenduaren 1era bitarteko astelehenetan emango da. Ikastaroa Emakumeen Topalekuan bertan emango da, arratsaldeko seietatik iluntzeko zortzi eta erdietara bitartean. Ikastaroaren helburua emakumeen aurkako indarkeriaren arrazoiak aztertzea eta horrelako erasorik jasatekotan horien aurrean nola jokatu eta horiei nola erantzun aztertu eta landu nahi da.

Ekimena herriko emakume guztiei zuzentzen zaie. Unibertsitateko ikasleek kreditu bana eskuratuko dute baldin eta parte hartzen badute. Izen-emateagatik interesdunek 10 euro ordaindu beharko dute. Aukera Berdintasuneko sailetik parte hartzera animatzeko deia luzatu dute, ikastea ez datorrelako inoiz gaizki eta edozein gertakizunari aurre egiten jakitea komenigarria delako. Argibide gehiagorako edo izena emateko jo Emakumeen Topalekuko egoitzara bertara, Izelaieta kaleko 12. eraikinera edo deitu, bertako 943 17 10 30 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako