–Berrikuntzaren eragileak- ikas-ekinezko ikastaroaren amaiera ekitaldian izan da EEIN-INEMeko zuzendari nagusia
“Berrikuntzaren eragileak” ikas-ekinezko ikastaroaren amaiera ekitaldian izan da gaur goizean EEIN-INEMeko zuzendari nagusia. Francisco Javier Orduñak eta Carlos Totorika alkateak diplomak banatu dizkiete azken urtean ikastaro horretan jardun izan duten ikasle gazteei. Amaiera ekitaldia Lobiano Kultur Gunean egin da, goizeko hamarretatik hamabiak laurden gutxiagora bitartean. Ikastaro hori EEIN-INEMek eta Europako Fondo Sozialak diruz lagundu dute. Ekitaldira Bizkaiko EEIN-INEMeren zuzendaria, Pedro Luis Rio, eta Durangaldeako bulegokoa, Armando Reyes, ere bertaratu dira.
Javier Orduña zuzendariak goraipamen eta animo hitzak esan dizkie ikas-ekinezko ikastaroan parte hartu duten gazteei. “Berrikuntza eta sormen gaitasunak barneratu eta landu dituzue eta hori lan mundura eraman eta praktikatzeko aukera duzue orain” esan die. Aurkeztutako proiektuez eta pasatako goizaz harriturik zegoela esan du zuzendariak “jardunaldia oso entretenigarri eta atsegina” izan delako. Esan duenez, gaur goizeko bilera ezberdina izan da beste batzuekin alderatuz”, hainbat ez baitira ”praktikoak izaten”. Orduñak egindako hitzaldian esan du “gaur ikusitakotik ikasi egin dut” eta alkateari isilean esan diodanez, “ideia esportatu egingo dugu ikusgarria eta erantsitako balio duelako”.
Ikastaroan 25 urtetik beherako gazte langabetuek trebatu eta lan egin dute
Bizkaiko zuzendari Pedro Luis Riok ere hitz goxoak izan ditu enplegu eta trebakuntza alorrean gure udalak egiten duen lanarekiko. “Enplegu politika aktiboetan Ermua eredu dela” esan du. Orain urte batzuk langabezi tasa oso altua bazuen ere” udalaren ahalegin eta inplikazioaz egoerari buelta ematea lortu ez ezik, egun eredu dugu guztiontzat, horretan egiten duen lanagatik”. Rio zuzendariaren iritziz enpleguko ekimen publikoaren oinarriak ondoko hirurak dira: “erakundeen arteko lankidetza, imaginazioa eta toki administrazioen erantzukizun soziala”, herritarren langabezia eta hori aurre egiteko ardura bereak ere badirela onartuz gero.
Ikas-ekinezko ikastaroa 25 urtetik beherako gazte langabetuentzako Enplegu eta Trebakuntza programa da. Ikastaroak bi zati ezberdin ditu. Lehena sei hilabetekoa da eta horretan ezagutza teorikoak hartzen dituzte partaideek. Bigarrena, aldiz, partaideak kontratua dute eta praktika errealak enpresetan egiten dituzte beste sei hilabetez. Praktiketarako Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza udal sailak hitzarmenak Portu ditu Herriko enpresari eta merkatari eta ostalarien elkarteekin. Hori horrela, gazteen praktikak alor horietako proiektu berritzaile eta estrategikoetara bideratu dira, sektoreetako jarduera hainbat hobetu eta dinamizatze aldera.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu