Ia 3 milioiko kostua duten 11 obra proiektu onartu dira Toki-inbertsioko Estatu Fondoan aurkezteko

20.01.09
Erakundea

Ermuak hamaika obra proiektu aurkeztuko ditu Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren deialdiari atxikitzeko. Proiektu horiek guztiak ia hiru milioi euroko kostua dute, BEZ barne. Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren xedea toki-eremuan inbertsio publikoa sustatzea da, horretarako Toki-entitateen eskumenen barne dauden eta obra berri eta berehala egin beharrekoentzat finantzazioa eskaintzen duelarik, Administrazio Publikoko Ministerioak. Azken batean, fondo horrek ekonomia eta eraikuntza suspertu nahi ditu, horrek enpleguian ere eragin positiboa izango duelakoan. Udalbatzarrak azken asteotan udal bulego teknikoak prestatu dituen proiektuak aztertu eta eztabaidatu ditu. Udalbatza atzokoan ezohiko Osoko Bilkuran bildu zen eta proposamena ontzat eman zuen 9/2008 Erret-Lege Dekretuan xedatutakoa betetzen zuelako. Onarpen horretan adostasun osoa erakutsi zuten Udalbatzarra eratzen duten lau alderdiek, PSE-EE-PSOE, PP, EAJ-PNV eta EB-Berdeak aho batez onartu baitzuten.

Proposamenak herrirako interesgarriak izango diren hainbat proiektu biltzen ditu, horiek guztiak aurtengo 2009. urtean gauzatu beharko direlarik. Aurkeztutakoen artean, gizarteari eta beren kostuari erreparatuz gero, aipatzekoak dira ondorengoak: Santa Ana, Okin-zuri eta Goienkale auzoak berrurbanizatzeko lanak, -ia 700.000 euro-; Ongarai Eskola eta Anaitasuna ikastetxeen barrualdea urbanizatzekoak, -ia 408.000 €- eta udalerrian haurrentzako jolasak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parkeak jartzekoak, 300.000 euroko aurrekontuarekin. Nolanahi ere, gainerako proiektuak ere garrantzitsuak izango dira, nahiz eta horien exekuziorako behar den dirua txikiagoa bada ere. Bigarren hauen artean, aipatu behar dugu Goienkaleren 13 etxebizitzatik 21era arteko tartea baterako espazioa luzatzeko proiektua –Irudi dendara artean- merkataritza gunea erakargarriago egiteko xedez kale horretan eta Karabixan egin berri direnei amaiera emanez.

Proiektuok gauzatzeko 78 lanpostu bete beharko direla aurreikusi da

Gure udalaren ustez proiektu horiek aurrera ateratzeko hainbat langile kontratatu beharko direla jakin badaki eta, izan ere, hori da Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren helburu nagusia. Proiektu bakoitzaren memorian lanak gauzatzeko beharko diren langile kopurua adierazten da. Guztira maila eta espezialitate ezberdinetako 78 lanpostu bete beharko direla aurreikusi delarik. Kontratazio horiek sei hilabeterako egingo dira.

Enplegua sustatzeko Toki-Inbertsioko Estatu Fondoa
Eskatuko diren obra proiektuak Proiektuaren aurrekontua Aurreikusitako Exekuzio-epea Enplegatzea aurreik diren langileak
Goienkale kalean baterako espazioa 13. zk.tik 21.era luzatzea 227.444,30 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, 4 ofizial, 3 peoi
Ongarai Eskola eta Anaitasuna Ikastola ikastetxeen barrualdea urbanizatzea 407.859,00 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, arotz enkofratzaile ofizial 1, 4 ofizial, 8 peoi
San Antonio Ermita birgaitzea 172.893,43 € 5 hilabete Obra-arduradun 1, 3 ofizial, 3 peoi
Ermuko Udalerrian haurrentzako jolasak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parkeak jartzea 300.000,00 € 5 hilabete Obra-arduradun 1, muntatzaile ofizial 2, 2 ofizial igeltsero, 4 peoi
Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko igerilekuaren hodia berritu eta birgaitzea 228.121,71 € 2 hilabete eta erdi Obra-arduradun 1, 4 ofizial, 4 peoi
Torreta Etxearen teilatupea konpontzea 68.359,62 € 2 hilabete Obra-arduradun 1, 3 ofizial, 3 peoi
Haurreskola eraikinaren teilatupea jolastokitarako egokitzea 18.000,00 € 2 hilabete Ofizial 1, peoi 1
Ongarai Eskolaren teilatupea eta teilatu-hegalak iragazgaiztea 239.992,02 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, 3 ofizial, 4 peoi
Hambreko bidea zolatu eta altzariz hornitzea 229.678,21 € 4 hilabete Obra-arduradun 1, 4 ofizial, 4 peoi
Erdikokale 21ean dagoen udal eraikina gizarte-zerbitzuak bertan kokatzeko egokitzea 298.383,99 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, 5 ofizial, 4 peoi
Santa Ana, Okin-Zuri eta Goienkale auzoak berrurbanizatzea 687.447,72 € 8 hilabete Obra-arduradun 1, ofizial arotz 1, 4 ofizial igeltsero, 6 peoi
Guztira: 2.878.180,00 €   78 pertsona. (Obra-arduradunak: 7, Ofizialak: 32, Peoiak: 39)
  • 9/2008 Erret_Lege Dekretuaren arabera, jaso daitekeenaren aurreikuspena:
    • Ermua: 16.262 Biztanle
      • Gehienezko finantzazioa BEZ barne: 2.878.183 €
      • Gehienezko finantzazioa BEZ gabe: 2.481.192,24 €

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa