Denborelak hainbat kalte material eta matxura eragin ditu Ermuan

26.01.09
Erakundea

Iragan asteburuan gure Erkidegoan jasandako haize bolada bortitzak eta euri-jasek hainbat kalte material sortarazi dituzte gure herrian. Dena den, zorionez ez da minik hartu duen pertsonarik izan. Eragin eta ondoriorik latzenak familia eta etxebizitza ugaritan argindarrik ez izateak sortutako eragozpenak izan dira, egoera asko luzatu baita. Argirik ez da egon San Pelaio, Onagarai goienean, San Antonion eta Bizkaia Etorbidean. Gutxien kaltetutako zonaldea hiriguneko erdialdea izan da.

Kalteak gertatu dira hiriko altzarietan, semaforoetan, automobil nahiz teilatuetan. Zuhaitz erori baitira hainbat lekutan, gehien bat osasun zentrotik Elorretaraino. Zuhaitzek edota lur-jausiek automobilak kaltetu dituzte Errotabarrin, Ongarain eta Goienkalen. Azken, kasu horretan, bertan aparkatutako kotxe bati teilak jausi zitzaizkion. Haslaber, larunbat goizaldetik atzo goizera artean Ermua eta Trabakua Mallabia herritik lotzen dituen Bi-3302 errepidea ere itxita egon zen, alboko pinari bateko hainbat arbola bide erdian geratu baitziren.

Herriko ur edangarriaren hornidura ere kolokan egon da azken 48 ordutan, argindarrik ez egotean depuradorak ez eta deposituetako moto-bonbak ere ezin zituelako bere lana normaltasunez egin. Udalak Mañaritik ura ekartzeko erabakia hartu eta horretan saiatu den arren, Mañarian ere argindarraren zerbitzuan etenak zeudela ikusita, grupo elektrogeno autonomo bat ekarri eta martxan jarri du.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa