Ikasleek landatzeak egin dituzte -Zuhaitzaren egunean-
Herriko hirurehun bat ikaslek Zuhaitzaren eguna ospatu dute gaur, zuhaitz eta lora espezie ezberdin hainbat landatuz. Bi ikastetxek parte hartu dute, Sallabente eta San Pelaio hain zuzen ere. Landatzeak ikastetxe horien inguruetan egin dira. Espezieak landatu aurretiko zuloak eta gainerako lanak udaletxeko lan-taldeko lorezainek egin dituzte. San Pelaiotik lehen, bigarren eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako 200 bat ikaslek parte hartu dute. Ikastetxeko Natura Elkarteko hainbat kide ere bertan izan dira. Ikastetxeko eraikinaren inguruan hogeita hamazazpi arbola landatu dira: 3 gereziondo, 16 urki eta 18 haritz. Sallabenteren kasuan landatu diren espezieak ondokoak izan dira: 2 urki, 6 gereziondo eta landareak. Jardunera honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera