Ikasleek Betiondo kirol-gunean izan dira, energia sistemak aztertzen
Herriko ikastetxeetako ikasleek Betiondoko kirol-gunean izan dira orain egun batzuk, bertako azpiegitura eta energia sistemak aztertzeko. Bisitaldi hori Eskolako Agenda21 ekimenaren barne txertatzen da, horren baitan udalerrian energiaren diagnosia egiten ari baitira, egoera zein den jakiteko. Bisita horri esker, ikasleek horrelako ekipamendu baten benetako funtzionamendua ezagutu ahal izan dute, beharrezko duen gas natural edo argindarraren kontsumoari buruzko ezaugarriak ezagutuz. Horren arabera, kontsumoa nola kontrolatzen den jakin dute eta, ahal dela, horiek hobetzeko proposamenak egingo dituzte.
Bisitaldian herriko ikastetxeetako hirurogei (60) ikaslek parte hartu dute udal teknikariekin batera. Azken horiek azalpenak eman eta planteatu zitzaizkien galderei erantzun zieten. Bertaraturiko ikasle gehienak ikastetxe bakoitzeko ingurumen batzordeetako kide ziren, zeintzuk datuak bildu zituzten geroago beren ikaskideen artean banatzeko. Batzordeok lana oso esanguratsua egiten dute, ikastegiek hobetze aldera jorratzen duten bidean.
Eskolako Agenda21ean jasotakoaren arabera, ikasleek datuak bildu eta udalerriko diagnosia egin ondoren, energiaren alorrean hobekuntza proposamenak egingo dituzte eta horiek aurkeztera Osokoaren Bilkurara joango dira.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera