Herriko ikastetxeek forora bildu berri dira, Eskola Agenda 21eko ekimaren barne
Eskola Agenda 21eko ekimenean parte hartzen duten herriko ikastetxeek foro batera bildu berri dira. Foro horretan ikasleriaren ordezkari legez hogeita bost ikaslek parte hartu dute. Foroan parte hartzaileek “energia eta klima aldaketaren inguruan” hausnarketa egin eta amankomunean jarri dituzte. Foroa goiza bateko lan jardunaldia izan da datorren hilean ingurumenari buruz egingo den ezohiko Osoko Bilkurara eramango diren gaiak elkarrekin landu eta zerrendatzeko.
Lobianora bildutako ikasleak herriko ikastetxe guzietan dauden Ingurumen Batzordeko koordinadoreak izan dira, hots Lehen Hezkuntzako bostak eta DBHko beste hiru hain zuzen ere.
Bilera horretan parte hartu duten ikasle gazteek energiaren erabiltzeko moduak eta horiek kliman duten eraginaren aspektuak aztertu dituzte, Ordezkariek bosnako taldeetan bildu ziren planteaturiko gai bakoitza landu eta garatzeko. Bilera hauen bitartez, gelatako ordezkariek proposatutako gaiak elkarrekin lantzea eta ondoren beren ikaskideei helaraztea ahalbideratzen da. Honelako saioak ere bailarako gainerako herrietan ere egiten dira.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera