Imagen
Pintura Eskolak datorren ikasturterako matrikulazioa zabalik du
04.06.09
Hezkuntza
Udal Pintura Eskolak datorren 2009/2010 ikasturterako matrikulatzeko epea zabalik du. Ikastegiak aste honetan bertan hasi da adierazpen artistiko hau ikasi, sakondu eta, azken baten, praktikatuz aurrera egin nahi duten guztientzat. Izen-emateak ekainaren 23ko asteartera bitartean hartuko dira Lobiano Kultur Gunean. Argibide gehiagorako edo izena eman eta matrikulatzeko arratsaldez joan behar da eskolako egoitzara bertara, bost eta erdietatik zazpietara bitarteko orduetan.
Dauden talde eta ordutegien zehetasuna ondorengoa da:
- Astelehen/Asteazken edo Astearte/Ostegunetan:
- 14:45etatik 16:15etara: helduentzako taldea
- 16:30etatik 17:30etara: haurrentzako taldea
- 17.45etatik 18.45etara: haurrentzako taldea
- 19:00etatik 20:30etara: helduentzako taldea (astelehen eta asteazkenetan)
- 19:00etatik 20:30etara: haurrentzako taldea (astearte eta ostegunetan)
- Ostiraletan:
- 16:30etatik 18:00etara
Arte-tailerrak haurrentzat (4 eta 5 urtekoentzat)
- Astearte eta ostegunetan:
- 16:30etatik 17:30etara
- 17:30etatik 18:30etara
Argibide gehiagorako ikastegiko irakasle diren Natalia Arrieta edo Rosa Basoari galdetu, Lobiano Kultur Gunean bertan.
Lotutako albisteak
Imagen

24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen

13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute
Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen

25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan
Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan