Eskola-bidea deritzan ekimena berreskuratzearen aldeko aurkezpen ekitaldia

09.06.09
Ingurumena

Eskola-bidea haurrak eskolara oinez eta beraien kabuz joatea, alegia, helduen laguntzarik gabe joatea suspertu eta ahalbidetzeko ekimena da, ibilbide seguru batetik eta ingurumenarekiko garraiobide adeitsuak erabiliz. Duela gutxira naturala izan den ohitura hori, gutxi batzuren mugitzeko modua bilakatu da, egunez egun gabezia gero eta nabarmenagoak sortuz haurrengan: ingurua ezagutzeko zailtasunak, beraien kabuz modu autonomoan mugitzeko ezintasuna, sedentarismoa, beste haur batzuekiko harreman falta kalean…Aldi berean aldaketa horrek, beste arrazoi batzuen artean, zirkulazioa gehitzea eta gure errepideetan autoak pilatzea ere eragiten du.

Testuinguru horretan eskola-bideak Europan lehenago martxan jarri diren arrakasta handiko esperientzietan dauka jatorria, zeinak haurrak eskolako bidea oinez eta modu autonomoan egitean oinarritzen diren, egunero oinez ibiltzea bezain garraio era jasangarria erabiliz. Horren ondorioa da haurrek sozializatzeko aukera daukatela eta hezkuntzaren momentu garrantzitsu baten pertsona arduratsu moduan apurka-apurka autonomia hartzen joateko.

Ildo horretatik lortutako guztiak gure auzoa bizitzeko leku egoki bihurtzen lagunduko du “auzoa edo hiria haurrentzat segurua bada, helduentzat ere hala dela” jakinik.

Ekimena Lobianon aurkeztuko bihar, arratsaldeko 5etan

Ekimen hau aurkezteko eta beste hiri batzuetan egin diren antzerako esperientzien inguruan hitz egiteko, bihar ekainak 10, eskola-bidearen inguruko informazio-hitzaldi bat egingo da Ermuan, Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 17:00etan.

Hizlaria Isabel Prieto izango da, Donostiako Udalaren eskola-bidearen proiektuko arduraduna, besteak beste. Ingurumen-hezkuntza eta garraio gaietako aholkulari aditu legez, eskola-bidearen inguruko beste proposamen batzuk egiten ere parte hartu du, eta Ourense eta Menorca bezalako hirietan mugikortasun jasangarria lortzeko hezkuntza jardueretan. Gai honi buruz herrian eta inguruetan dugun aditurik handienetakoa da, eta egun sektoreko profesionalei zuzendutako ikastaro bat koordinatzen ari da Ingurumen Ministerioarentzat “Eskola-bidea: mugikortasun jasangarria eta segurua lortzeko partaidetza-proposamena” izenburupean. Herriko ingurune-hezkuntzako tailerren koordinatzaile dugu orain 17 urte.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera