Ingurumen-boluntariotzaren programen eskaintza

23.06.09
Ingurumena

Gazteria eta Ingurumen zinegotzigoek bigarren urtez lankidetzan diseinatu dute Ingurumen-boluntariotza proiektuetan parte hartzeko dauden aukerak biltzen dituen gida bat. Uda urtaro aproposa da mota horretako proiektuetan parte hartzeko, izan ere kasurik gehienetan, parte hartzaileek zaletasuna eta aisia uztartzen duten gazteak eta/edo ikasleak izaten baitira. Ekimenaren bultzatzaileen ustez, boluntzariotza proiektuetan parte hartzeak edonorentzat gehienetan bizitzako esperientzia berri moduan interesgarria izan daiteke. Prestatutako datu-bilketa hori gazte talde eta eragile zenbaiten artean zabalduko da. Arduradun politikoek sarrera gisa aurkezpen lerro batzuek prestatu dituzte. Horietan, bidez batez, taldeei ingurumenaren inguruan izan ditzaketen kezkak eta sumatzen dituzten beharrak helaraztea eskertuko dutela adierazten dute, “herritarron iritzia ere oso interesgarritzat” jotzen dutelako.

Boluntariotza, eta bereziki ingurumenaren arloko boluntariotza kontutan hartzeko, aukera ona izan daiteke oporrei begira. Ingurumenean esku-hartzeko eta horretan jarduteko, normalean erakunde eta antolakunde pribatuek diseinatutako proiektuak dira. Urte osoan zehar jarraitasuna duten boluntariotza-proiektu asko dauden arren, orrialde hauetan oporraldiari begira pentsatutako jarduerak proposatzen dituzten helbideak bildu ditugu.

Interesa edukiz gero, ondoren zerrendatu eta jasotzen diren Interneteko guneetara jo dezakezue, bertan informazio zehatzagoa (baldintzak, kostuak eta abar) aurkituko duzue eta. Programa bakoitza suspertzen duen erakundearen arabera antolatuta azaltzen dira:

Espainiako Ingurumen-boluntariotzaren inguruko informazio orokorra

http://www.crana.org
Ingurumen-boluntariotza Nafarroan. CRANA
Ingurumen-boluntariotza Nafarroan. Argibide gehiago
Ingurumen-boluntariotza Andaluzian
  • Migres programa

Argibide gehiago

Elkarte eta GKEk GKEk sustatutako ingurumen_boluntariotza programak

WWF/ADENA
  • WWFren boluntariotza programek dituzten helburuetariko batzuk honakoak dira:
    • Zonalde degradatuak berreskuratzea
    • Gure espazio naturalak babesten laguntzea
    • Herritarrei horiek babesteak duen garrantziaz sentsibilizatzea eta horien kontserbazioan guztiok badugula zeregina agerian jartzea
    • Mehatxaturiko espezien habitatak birgaitzen laguntzea
    • Balio ekologiko handiko ekosistemak birgaitzea
    • Argibide gehiago
Espainiar Ornitologi Elkartea(SEO/BIRDLIFE)
  • Ebro ibaiko delta jarduteko boluntariotza programa
  • Gipuzkoan itsas hegaztiak begistatu eta jarraitzeko programa (2009ko urtarriletik abendura bitartean)
  • "Salamancan mirotz populakuntza berreskuratzekp 2009ko Kanpaina" (2009ko martxoaren 28tik uztailaren 31ra arte)
  • "Burgos, Bizkaia eta Errioxan errekak berreskuratu eta horiei jarraipena egiteko programa
  • Ceutan itsas hegaztiak begistatu eta jarraitzeko programa (2009ko urtarriletik abendura bitartean)
  • Argibide gehiago
Global Nature Fundazioa
  • Ingurumen-boluntariotza Kanariar irletan 09ko landa-lanak
  • Ingurumen-boluntariotza Palentzian La Nava eta Campos ingurumen alorretan
  • Boluntariotza Europearraren zerbitzuak, Global Nature Fundazioan
  • Argibide gehiago
Mediterraneo Aurreki Kytxaren Obra Soziala. Valentziako Erkidegoa
Ecologistas en Acción
GKEen gidaliburua
  • Gai bilatzaile bat du, erakunde bakoitzaren jarduera nagusiaren arabera.
  • Argibide gehiago

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera