Graduatua lortzeko probara aurkezturiko LHIKko ikasleen %100 gainditu du azterketa

09.07.09
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabiko LHIKak 2008-09 ikasturtea amaitu berri du emaitza oso onekin. Aurtengoan LHKIk 21 ikasle izan ditu eta horietatik 11 ikasturtea gainditu eta eginiko ikasketaren ziurtagiria lortu dute. Hamaika horietatik hamarrek DBHko graduatua aurkeztera joan dira eta azterketa hori guztiek gainditu dute, hau da joandakoen ehuneko ehuna. Horrez gain, ikastaroa gainditu duen azkenak, ziklo ertainera pasatzeko azterketa egin eta horrek ere gainditu egin du. Ezin gehiagorik eskatu. Emaitza horiei esker, hamaika pertsona horiek ikasten eta trebatzen jarraitu ahali zango dute datorren urtean.

Ekainean iragarri genuenez, LHIko programak eta ikastaroak irakaskuntza arautuaren barne daudela; hori horrela, ikastaroa bukatzean modulua gainditzen duten gazteek lehen mailako ziurtagiri ofiziala lortuko dutela. Horren ondoren, Erdi Mailako Graduetara jo dezake eta baita Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua, ohar honetan kontatutakoari jarraiki eta aurtengo hamaika ikasleek egin bezala.

Gogorarazten diegu DBH titulua lortu ez duten gazte guztiei, datorren ikasturte berrirako garaiz daudela izena emateko trebatzen jarraitzeko interesa izanez gero. 2009-2010 ikasturterako matrikulazio aldia zabalik jarraitzen du uztailaren 30era arte. Oraintxe duzu aukera, animatu zaitezte.

Ikastegiak hurrengo ikasturtean hiru espezialitate eskainiko ditu, ondoren zehazten ditugunak:

  • Mekanika industrialeko langilea
    • Mekanika eta Muntaia: tornua, fresadora, CNC
    • Metrologia eta egiaztapena
    • Autocad-programarako hastapena
  • Ibilgailuen konponketako laguntzailea
    • Mantenu eragiketak
    • Automobilen oinarrizko konponketak
    • Osagarrien muntaia
  • Ile-apaindegintza eta estetika laguntzailea
    • Ilea mozteko eta arrozteko teknikak
    • Estetika: manikura, pedikura, makillajea eta depilazioa
    • Masaje-teknikak

Ikastarook 15 urtetik 18ra bitarteko eta DBHko titulurik lortu ez duten gazteentzat dira. Ikastarook eginez gero egiaztagiri ofiziala eskuratzen dute ikasleek. Trebakuntza planak bi ikasturte hartzen ditu barne eta teoriaz gain, praktikak enpresetan egiten dira, oso praktikoak baitira. Matrikula dohainik da eta ikastaroaren ordutegia astelehenetik ostiralera eta goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartekoa da.

Espezialitate bakoitzerako hamabi matrikula onartuko dira, gehienez ere. Plazak izenemate orden eta hurrenkerari jarraituz beteko dira. Gazte bakoitza titular gisa espezialitate bakar batean eman ahal izango du izena, nahiz eta gainerakoetan erretserba gisa geratuko denez, bere lehentasunen arabera adierazi beharko du zerrenda. Ikasturtearen hasieran hamar ikasle biltzen ez dituzten espezialitateak bertan behera utzi ahal izango dira. Ermua eta Mallabiko gazteek lehentasuna izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
13.11.24
OLHUIko ikasleek udaletxea bisitatu dute

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago