‘Dislebi’ elkarteak dislexia eta diskalkuliaren inguruko jardunaldia ekarriko du Ermura

11.09.09
Hezkuntza

Ikasturte berri hasi da. Eskola kide ezberdinek gelara bueltatu dira aste honetan bertan. Ikasturte berriaren etorrerak zenbait egoera kezkagarria azalerazten ditu, hainbat ikasle eta horien familiek jasaten dituztenak. Ikasketa prozesu luze bat da, zeina ez da beti erraza izaten eta denbora behar izaten duena. Gure ikasleen artean badira ikasketa prozesuan zailtasun dituztenak, idazteko, hitzegiteko, irakurtzeko edo arrazoitzeko arazo ezberdinak direla medio. Zailtasun horiek antzematea, identifikatzea eta horietan interbenitzea ez da gauza erraza izaten, are gehiago ezarritako sistema ez badago horretarako prest. Horrelako zailtasunak dituzten umeak atenditzeak eta beraiekin lan egiteak askotan ahalegin pertsonala eskatzen die profesionalei. Horrelako zailtasunak gure gizartean izena dute eta gero eta ezagunagoak diren arren, hainbatean ezkutuan geratzen dira, egoera mingarriak sortaraziz. Hainbat barra-barra entzuten ditugu, nahiz orain urte batzuk zer ziren jakin ez, esaterako dislexia, diskalkulia, disgrafia, edo atentzio eskasia.

Zailtasun horiek gero eta ezagunago izan daitezen, herritarrentzako jardunaldi informatiboa eginen da Ermua urriaren lehen zapatuan. Jardunaldia Dislebik, Euskadiko Dislexia Elkarteak antolatu du, gure herriko hezkuntza eta gizarte eta kultura zinegotzien babes eta laguntzaz. Jadunaldiak informatzeko eta ezagutzen dena zabaltzeko helburua izango du eta Lobiano Kultur Gunean egingo da, goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu bietara bitartean. Bileran, dislexia, diskalkulia, prebentzioa eta detekzio goiztiarra, eta zailtasunak ebaluatu eta horietan interbenitzeko prozesuak izango dira hizpide. Jardunaldiak hainbat adituk hartuko dute parte, Madriletik datorren medikuntzako doktorea, erizaina eta Bizkaiko psikologo eta logopeda bat. Lekua mugatua dago, ehun pertsona besterik ez baitira kabituko. Hori horrela, parte hartu nahi duten guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute, ondorengo e-postan: infodislexiaeuskadi.com. Sarrera librea da, ez baita ezer kobratuko. Jardunaldia hezkuntzako profesionalentzat, psikologia edo pedagogian jarduten dutenentzat eta familientzat izango da aproposa, horiengan pentsatu baita antolatzerakoan.

Egun horretarako prestatu den programa zehatza ondorengoa da:

  • 9:30etan: ‘DISLEBI’ Euskadiko dislexia elkartearen aurkezpena.
  • 10:00etan: Francisco Martinez, ‘Dislexiaren oinarri neurologikoa’ Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Doktorea Medikuntzan eta bertako Fakultateko Morfologia saileko ikertzailea.
    • Gaiaren inguruan egindako ikerketa ezberdinetan aditua da. Dislexiara hurbilpena egingo du. Dislexia jatorri neurobiologikoa duen arazoa da, garunetako zonalde ezberdinetan neuronen migrazio prozesuan gertatutako akats txikiek sortarazten dutena.
  • 11:00etan: Mª Ángeles Gil, Dislexia Mugarik gabe Elkarteko presidenteorde ohia. Erizaina, unibertsitateko diplomaduna:‘Osasun zerbitzu ezberdinetako lehen mailako arreta’.
    • Osasun zerbitzuetako lehen mailatik bertatik, zeregin garrantzitsua dago Ikaskuntzako Zailtasun Espezifikoak(IZEak) goiztiar antzemateko, umeak osasuntsu izan daitezen aldiro egiten zaien azterketa egitarauen bidez.
  • 11:45etan: 30 minutuko atsedena.
  • 12:15etan: Eduardo Herrera Cantera, Psikologo klinikoa eta logopeda. Bilboko, Ercilla Zentroa. Encodigo, trebakuntza eta errehabilitazio S.M. enpresako zuzendaria.‘Esku-hartzea dislexiaren errehabilitazioan''.
    • Gure lana hobeto egiteko teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatzea . Txostenean bere biografi teknologikoari errepaso azkarra emango dio, azken batean, eskarmentu horrek bideratu baitu bere lanbidea hezkuntza softwarea lantzeko zereginean zentratzera.
  • 13:45etan: Eskari-galderak eta amaiera.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan