Aurtengo ikasturteko Zineskolak gaur ekingo die filma emanaldiei

28.10.09
Hezkuntza

Gaur ‘Zineskola’ ekimenaren edizio berria hasiko da Ermuan, ‘Irudi Biziak’ drogamenpekotasun-heziketa eta prebentziorako programaren barne. Programa hau Lobiano Kultur Gunean garatuko da eta bertara udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek bilduko dira. Aurtengo Zineskolan guztira lau filma proiektatuko dira 2009/2010 ikasturtean zehar. Proiektatuk oden lehena: ‘Gran Torino’ titulukoa da.

Programa honen helburua arazoei aurre egiteko gazteen trebetasunak lantzea da, pertsona independente, arrazoidun, autokritiko, arduratsu eta autonomo moduan –ez mendeko pertsona moduan, beraz- beraien garapen osoa suspertuz. Hori guztia filma bakoitzean azaltzen diren jarrera eta gatazkak aztertuz egingo da, irakasleen laguntzarekin.

Programa hau doakoa da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren Drogamenpekotasunen zuzendaritzak eta gure udalak finantzatuko baitute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan