Uni Encounterrek etorkizunean espero dezakeguna eta segurtasuna aztertuko ditu bere bigarren astean

08.02.10
Hezkuntza

Uni Eibar-Ermua ikastegiak Informatikaren inguruan urtero antolatzen dituen jardunaldiak -Uni Encounter deritzatenak- lan erdiak baino gehiago egin ditu, aurkezpena, hitzaldiak eta jokoak gauzatu eta gero. Datozen egunetan, aurreikusitako egitarauaren bigarren zati eta asteari aurre egingo dio. Aste honetan ere, saio bi egingo dira.Bihar, lehena egingo da, mahai-ingurua izango eta horretan informatikan eta teknologia berrietan etorkizunari begira espero dezakegunaz hitz egingo dute hainbat politikari eta agintarik. Horien artean, Ermuko Alkate, Carlos Totorika, Eibarko Jose Luis de los Toyos, legebiltzarreko kide Benjamin Atutxa eta Hezkuntza sailburuordea David Urzainki izango dira. Mahai-ingurua Ermuko Lobiano Kulturgunean egingo, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean.

Asteazkenean, aldiz, informatikako segurtasunaz hitz egingo da. Saioa IES Uni Eibar-Ermuak, Ongarain duen egoitzan izango, lauretatik aurrera. Bi hitzaldi izango dira arratsalde horretan. Lehenengoan eta arratsaldeko lauretatik aurrera S21Ssec enpresako José Alemanek, egungo aplikazio maltzurrez hitz egingo du. Bosta eta laurdenetan, berriz, Indra Sistemas enpresako F. Javier Dieguezek, Hacking etikoaz eta defentsa informatikoak aztertzeko moduaz mintzatuko da.

Ekitaldiek helburu tekniko eta dibulgaziozkoa dute, jolas-jarduerak albo batera utzi barik. Informatika gaietako adituek eskainitako hitzaldiez gain, tailer praktikoak zein sareko jokoen lehiaketak ere izaten dira jardunaldion barne. Jardunaldiak berebiziko garrantzia izaten duten arloak ondorengoak dira: segurtasun informatikoa (bere alor ezberdinetan), Software Librea eta honen eragin soziala, urtero agertzen diren punta-puntako teknologiak... eta abar.

Jardunaldiak irekiak dira eta gai horiei buruzko interesa duten guztientzat pentsatuta daude. Alde batetik jendarte guztiari askok informatikara hurbiltzeko izaten dugun "hasierako beldur" hori kentzeko; gainera, alderdi akademiko eta profesionalagoa ere jorratzen da enpresa mundu eta adituentzat.

Programa

Otsailak 9. Asteartea

Informatika eta tecnologia berriak. Zer espero dezakegu etorkizunean?

Non: Ermuko Lobiano Kultur Gunean.

18:00etatik–20:00etara Mahai-ingurua: ordenadore eramangarriak hezkuntzak, gure udalerrietako Wifi eta zuntz optikoko sareak, eta abar…

  • Parte hatzaileak:
  • David Urzainki. Hezkuntzako sailburuordea. Teknologia berriak hezkuntza eta etorkizuna hurbila.
  • Carlos Totorika. Ermuko alkatea. Teknologia berriak hezkuntza eta etorkizuna hurbila.
  • Miguel de los Toyos. Eibarko alkatea. Teknologia berriak hezkuntza eta etorkizuna hurbila.
  • Benjamin Atutxa. Legebiltzarkidea. Teknologia berriak herritarrentzat eta etorkizuna hurbila.

 

Otsailak 10. Asteazkena

Segurtasun informatikoa

Tokia: IES UNIEIBAR-ERMUA BHI ikastegiaren, Ermuko egoitzan.

  • 16:00etatik–17:15-etara, S21Ssec enpresako Jose Aleman:Egun dauden aplikazio maltzurrak
  • 17:30etatik–19:00etara Indra Sistemaseko F. Javier Diéguez: Hacking etikoa.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan