Zuhaitz egunak bost espezie eta 19 ale berri utzi dizkigu herrian
Beste urte batez, herriko zenbait ikastetxek “Zuhaitz eguna” ospatu dute. Hiru ikastetxek zuhaitzak landatu zituzten beren ikastegien inguruko zonaldeetan. Horri esker, atzotik bost espezietako beste hemeretzi zuhaitz gehiago ditugu herrian. Aurtengoan jarduerak biodibertsitatearen inguruan antolatuko dira, 2010. biodibertsitatearen nazioarteko urtea izendatu baita.
Ingurumen alorrak eta herriko hiru ikastetxek zuhaitzak landatu zituzten atzo goizean. San Pelaioko Lehen Hezkuntzako 3. mailakoek 14 zuhaitz landatu zituzten. Espezieak 5 urki, 4 artzi, 2 haritz eta 3 pago izango zirelarik. Eskolabarri ikastetxekoek beste 3 zuhaitz landatuko zituzten: haritz, pago eta gereziondo bana. Azkenik, Sallabente ikastetxekoek landatutakoak bi gereziondo izan ziren.
Eransten ditugun argazkietan taldeek egindako landatze lanen hainbat une ikus daitezke.
Bestalde, udal liburutegiak gaurko tailer antolatu du. Ekintzari “Zuhaitzen bitartez Ermua ezagutzen” titulua jarri zaio. Jarduera gaur gauzatuko da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera eta 8 urtetik 12 bitarteko gaztetxoentzat pentsatuta dago. Tailerra euskaraz egingo da.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera