San Pelayo ikastetxeak gizarte eragileekin ospatu du kalitatearen kudeaketan zilarrezko Q lortu izana

22.04.10
Hezkuntza

San Pelayo ikastetxeak ospatu berri du kalitatearen kudeaketan zilarrezko Q saria lortu izana, EFQM deritzanaren ereduaren arabera. Sari hori EUSKALIT, Bikaintasunerako Euskal Fundazioarengandik jaso izan du. Ikastetxeak aurreko astean zentroko zati diren osagai guztiak bildu zituen, elkarlanean jardun eta harreman estua duen hezkuntza, administrazio, politika, gizarte eta laguntzaile anintz diren entitateetako ordezkariekin batera. Bildutako guztien artean aipatu behar, besteak beste, Hezkuntzako lurralde ordezkaria, Ana Valenciaga, ikustaile eta ebaluatzaile seniorra den Javier Granja, Bárbara Dürkhop Europako diputatu ohia, Carlos Totorika alkatea, Eusko Jaurlaritzako gizarteratze zuzendaria, Pedro Sánchez eta Udalbatzako kide diren José Luis Araujo, Félix Prol, María Asun Ardanza, Natividad Alonso, Miguel Ledesma, Jose María Cordón eta Rosa Caballero.

Hezkuntza alorreko kide eta lagun asko, horien artean lankidetza hitzarmenak eta hurbileko harreman duten hainbat ikastetxe eta entitateetako ordezkariak izan zirelarik: Maristak (Julen Elgeta), La Salle (Xabier Cendoya), Colegio Vizcaya (M. Ángel del Moral), Colegio el Regato (Víctor Manuel García eta Adelaida Tellitu), Donostiako English Schooletik (Mati Carballo); edo Erkide (Andoni Zendoia), Ikasgiltza eta Pedagógica S. Prudencio (Mikel Gastañares), HETEL (Eduardo Fernández) edo Berritzegune (Jon López). Horiez gain, Jorge eta Ricardo Totorika bezalako irakasle izandakoak ere bertan izan ziren; ingurumen alorreko aholkulari Isabel Prieto, herriko Maishule GKEko sortzaile Juan Carlos Arroyo eta Raquel Álvarez, osasun zentroko José Egido medikua, eta udal alorretako beste hainbat lankide ere.

San Pelayo ikastetxeak kalitatearen kudeaketan zilarrezko Q lortu du 2009an eginiko ebaluazioan 400 puntu lortu ondoren, EFQM ereduaren arabera. Hori horrela, jada 400 puntuak lortu dituzten entitateen klubeko kide da. Klub hori 1999an sortu zen, bertan Euskadin Bikaintasuna aitortzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen eta Euskalitek kudeatutako zilarrezko eta urrezko Q duten erakundeak daudelarik. Nolanahi ere, San Pelaiok errekonozimendu hori lortu izana ospatu nahi izan du, ikastetxea osatzen duten osagai guztiekin batera, hots: ikasle, Guraso Elkarteko familia eta irakasleekin batera. Horrela adierazi zuen Luis Angel Álvarez zuzendariak azken lau urteetan horiek guztiak egin duten ahalegin aintzat hartu eta eskertuz. Zuzendariaren hitzetan lorpen honetarako osagai horiek guztiak “ezinbestekoak izan dira”. Hitzaldian esan zuenez, “zortedun gara, lortu nahi duguna jakiteaz gain, beti prest zaituztegulako: familiak laguntzeko prest, ikasleak ikasteko prest eta irakasleak lanerako prest. Zer gehiago eska dezakegu? Galdetu zuen ozenki.

Ikastetxea hirugarren enpresa da herrian, kalitatearen kudeaketagatik errekonozimendua jaso duena

Herriko alkateak hitza hartu eta errekonozimendu horrek “ikastetxeko kideentzat ez ezik, Ermuarentzat ere garrantzitsua” dela azpimarratu zuen. Agintariak gogora ekarri zuen San Pelayo herrian eta kalitatearen kudeaketan errekonozimendua lortzen duen hirugarren enpresa dugula, aurretik Microdeco (Europako Prize saria, 2003an) eta ZF Lemförder TVA batera (Eusko Jaurlaritzaren Urrezko Q 2006an)” lortu baitzuten. Totorikak kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren bidea jorratzeko eskaera luzatu zuen:”eguneroko jardunean etengabe trebatzera, gure eredua aldiro berraztertzera eta, azken baten, eremu guztietan kalitatearen bidea jarraitzera, zalantzarik gabe merezi baitu” esanez. Politikariak San Pelayoren hastapena aitatu zuen, izena eman dion auzoko lokaletan, gero San Isidro kalekoetara pasatuz, handitu eta Santa Anako eraikina hainbat urtez erabiliz, eta gaur egun Ongarain duzuen eraikin ikusgarri honetan bukatzeko, honen partaide sentitzen garelarik”.

Lurraldeko Hezkuntza ordezkariak, Ana Valenciagak, “honelako ekitaldiak oasiak dira eta eguneko lanari zentzua ematen diote” adierazi zuen. Irakasleei berriz, “amets egin eta lanean ilusioa izateko” eskatu zien, “edozelako proiektu pedagogikoan zatirik garrantzitsuenetakoak baitzarete” esanez. Ekitaldian zehar etorritako hainbat ordezkarik zilarrezko ‘Q’ hizkia jarri zieten paparrean irakasleei, Gurasoen Elkarte ordezkari Esther Berzosari eta ikasleen ordezkari Alba Rodríguez-i, lorpena guztiona izan denaren erakusgarri.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan