Ermura etorri da El Salvadorreko “Ayuda en Acción” Fundazioaren zuzendaria
Ayuda en Acción Fundazioko zuzendaria El Salvadorren, Ana Lorena de Orellana, Ermua bisitatu ditu orain egun batzuk. Orellana gure Udaletxean izan da eta bertan bilera mantendu izan du Nazioarteko kooperazio alorreko zuzendariarekin, Mª Asun Ardanzarekin, eta alorreko teknikariarekin, Ane Enzunza, lankidearekin.
Ermuko Udalak 2009ko aurrekontuan 10.800 euro esleitu eta “Ayuda en Acción” Fundazioari eman zizkion, horrek Sonsonate herrian kudeatzen duen kooperazio proiektuan laguntzeko. Proiektuaren helburua bertan produzitzen dituzten esnekien kalitatea igotzea eta horiek komertzializatzeko ahalmena hobetzea eta, bidez batez, urrakortasun maila handia duen gizartea garatzen eta sustatzen laguntzea.
Fundazioko eta udaleko ordezkariek Ermuko diru-laguntzaz finantzatutako proiektuaren egoera eta azken ordukoez hitz egin zuten. Horrez gain, Orellanak testuinguru sozio ekonomiko eta politikoaren berri ere eman zien eta horretan zuzentzen duen fundazioak gauzatzen ari den lanaren xehetasunak. Ayuda en Acción fundazioaren lan ildoen artean onodrengoak daude: ekonomi sustapen iraungarriaren alde salvadortarrak Estatu Batuetara alde egin ez dezaten, beren nortasun kulturalaren berreskuratzea eta herritarrak hezkuntza izan dezatela.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik