LHIak ikasturtea hasi du, ikasleek iaz lortutako emaitza onak hobetzeko asmoarekin

09.09.10
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak aste honetan hasi du 2010-2011 ikasturtea. Aurten laurogeita bat (81) gazte izango dira ikasleak, atzo eta herenegun eginiko aurkezpen ekitaldietan parte hartu zutenak. Taldeko %35 emakumeak dira. Horiek ikastegian hiru espezialitate izango dituzte: ile-apaindegi eta estetikako laguntzailea, ibilgailuen mantenuko laguntzailea eta industri mekanikoko langilea. Ikasturte hasi berria, datorren ekainaren 22an bukatuko da. Bigarren mailako taldeek martxoan hasiko dira enpresetan praktikak egiten. Ikasleek egunero igotzen dira autobusez Mallabira, Ermuak eta Mallabian partekatzen duten zentroa bigarren herrian baitago kokaturik. Joan-etorrien kostua zentroak gain hartzen du eta, beraz, ikasleentzat doan da.

Irakasle taldea ilusioz eta itxaropentsu dago ikasturte berrirako. Udal indarra hartzeaz gain, zentroan hainbat hobekuntza eta , inbertsio ere egin dira. Besteak beste, makina eta lan-trresnak erosi baitira tailerretan erabiltzeko. Esaterako, ile-apaindegi taldean aretoa goitik behera berriztu eta bertarako altzari berriak erosi dira. Mekanizatuen taldearentzat tornu bi erosi dira. Eta, azkenik, automozio taldekoek aurten ibilgailuak altxatzeko aparailu berri bi izango dituzte.

Ikastegiko irakasle taldeak aurtengo ikasturteko erronka gisa, ikasleek iaz lortutako emaitza onak mantentzea eta Eskolako Graduatua (ikasleen %64) edo Gradu Ertaineko zikloetara sartzea (aurkeztutakoen %30) lortu zutenen portzentajea handitzea nahi du. Erronka ez da makala, ez horixe, baina irakasle eta arduradunek ilusio eta motibazio franko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
13.11.24
OLHUIko ikasleek udaletxea bisitatu dute

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago