Mugikortasunaren astea bihar itxiko da
Europan ospatzen dihardugun mugikortasun iraunkorraren astearen barne gure udalerrian atzo arratsaldean eskualdean eta Ermuan bizikleta garraio gisa erabiltzeari buruzko mahai-ingurua egin zen, Lobianon. Ekimenari jarri zaion titulua hau da: Hiri-txirrindularitza. Ermuan posible al da lanera bizikletaz joatea? Hizlariak Iván Mesonero eta Iñaki Alday bizikleta zaleek izan ziren. Ekimena Ermua eta eskualdean interesaturik dauden guztientzat pentsatuta dago. Saioan zehar Ivanek grabatutako bide erreala ikusi ahal izan zen. Bideo horretan berak egunero Ermutik Eibarrera lanera joateko 634 nazionaletik egiten duen bidai eta ibilaldia ikusi ahal izan genuen. Hitzaldian zehar txirrindularien segurtasunaz, bicicleta garraio bide erabiltzeko zailtasunez eta egoerari bueltata emateko dauden aukeraz hitz egin zen. Ikus-entzule hainbat bildu ziren Lobianora, bicicleta zale eta erabiltzaileek eta ez direnek ere bai. Bertaratutakoek ere beren esperientzi eta iritziak eman zituzten.
Aurtengo egitarauari bihar emango zaio amaiera
Mugikortasunaren astea bihar amaituko da. Azken ekitaldia Lobianon arratsaldeko 7etatik aurrera egingo den hitzaldi-mintzaldiarekin. Horretan, Ermuan mugikortasun jasangarriko esperientziak ezartzeko ditugun aukera eta zailtasunez hitz egingo da. Saioari jarri zaion titulua honakoa da: Trafikoa gutxitzea. Mugikortasun iraunkorrerantz Ermuan, Alfonso Sanz geografo hirigile eta mugikortasun gaietan aditua denaren eskutik. Alfonso Sanz Calmar el tráfico. Pasos para una nueva cultura de la movilidad urbana titulua daraman liburuaren idazle da, Fomento Ministerioak argitaratutakoa.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera