Azterkosta 2010ean, partaide errekorra ezarri da

25.10.10
Ingurumena

Azterkosta ekimenaren 2010eko edizioa jendetsuena izan da. Aurtengoan partaideen errekorra ezarri da: 150 ikasle eta 11 irakasle. Herrian ditugun Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeek hartu dute parte: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH Sallabente CEP, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola. Eguraldia alde izan dute partaideek, euririk ez eta giro epela. Ingurumen udal zinegotzigoak bidai ordaindu zien eta horretarako Deba doan trenean bagoi osoa erreserbatu zuen.

Partaideek aurtengoan galdetegi eta material berriak estreinatu dituzte. Horiei esker ikasleek sei esperimentu gauzatu zituzten, asko gustatu zitzaielarik. Aipatu materialarekin itsasoko uraren hainbat parametro eta aspektu neurtu ahal izan zituzten: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste. Horrez gain, urarengan eragin negatiboa duten eta hori kutsatzen duten gaiei ere erreparatu zieten. Kostaldeko ekosistemari kalte egiten dioten gauzarik gehienak gizakian etab eren jardueretan baitute bere jatorria.

Ikasleek animali eta landareen espezie ezberdinak identifikatu zituzten. Urtero hondartzan nahiz uretan aurkitzen dituzten hondakin gehienak poltsa eta plastikozko ontziak dira. Horien deskripzioa apuntatu eta gero, hondakinok bildu eta erretiratu egiten dituzten. Ikasleen artean urtero jakin-minik handiena pizten duen gauza, Facies Flysh izeneko fenomeno geologiko ikusgarria da, zeina Arneillo izenez ezaguna den zonaldean ikus daiteke.

Nolanahi ere, ikasleei zirrara berezia egiten die aurkitzen dituzten animaliak identifikatzeko prozesua. Aurten, ikusi eta sailkatutako animalien artean ondorengoak izan dira: olagarroak, itsas anemonak, izarra, belakiak, lapak, peontzak, ermitauak.

  • Azterkosta ekimenean parte hartu zuten ikasleetariko batzuk material berriekin proba eta neurketak egiten
  • Azterkosta ekimenean parte hartu zuten ikasleetariko batzuk beren irakaslearen azalpenei adi
  • Ostiraleko Azterkosta ekimenean parte hartu zuten ikasleetariko batzuk itsas beherak utzitako putzu batean aurkituriko animaliari begira
  • Azterkosta ekimenean parte hartu zuten ikasleetariko batzuk bpoltsara bildutako hondakinekin hondartzan zehar
  • Ostiraleko Azterkosta ekimenean parte hartu zuten ikasle eta irakasle taldea Santiago hondartzan
  • Azterkosta ekimenean parte hartu zuten ikasleetariko batzuk Arneillo izeneko parajean, non Facies Flysch fenomeno geologiko ikus daitekeen

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera