Aurtengo ikasturteko Zineskola ekimenak bihar hasiko, lehen filmaren proiekzioarekin
‘Zineskola’ ekimenaren edizio berria bihar hasiko da Ermuan, ‘Irudi Biziak’ drogamenpekotasun-heziketa eta prebentziorako programaren barne. Programa hau Lobiano Kulturgunean gauzatuko da eta bertara bilduko dira udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetako eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako programatako ikasleek. Aurtengo Zineskolan guztira lau filma proiektatuko dira 2010/2011 ikasturtean zehar. Proiekzioei bihar emango zaie hasiera: ‘Amerrika’ titulukoarekin.
Programa honen helburua arazoei aurre egiteko gazteen trebetasunak lantzea da, pertsona independente, arrazoidun, autokritiko, arduratsu eta autonomo moduan –ez mendeko pertsona moduan, beraz- beraien garapen osoa suspertuz. Hori guztia filma bakoitzean azaltzen diren jarrera eta gatazkak aztertuz egingo da, irakasleen laguntzarekin.
Programa hau doakoa da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren Drogamenpekotasunen zuzendaritzak eta gure udalak finantzatuko baitute.
AMERRIKAren Sinopsia
Cherien Dabis, AEB-Kanada, 2009, 96’. Gaitasun Nagusia: Elkarrekin bizitzen ikasi.
Cannes Zinemaldian saritutako film honetako zuzendariak, bere bizitzaren zati bat azaltzen digu seme nerabearekin batera, Palestinatik AEB-ra, ahizparen etxera joango den Munaren istorio hunkigarriaren bitartez. Amerikan biziko duten gizarteratze prozesu zailaren bitartez, egun gure gizarteak bizi duen eta denok ezagutu beharko genukeen nortasun krisialdia azaltzen du errealitate eta sakontasun handiz.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan