Laurogei ikaslek kontsumo jasangarriaren inguruko gogoeta egin dute, Agenda21 ekimenaren barne
Eskolaren 21 Agendaren barne aurtengo ikasturtean lanean ari diren 1800 ikasleren ordezkariek kontsumo jasangarriaren inguruko gogoeta egiteko bildu ziren atzo Lobianora. Bertan foroa bildu zuten bi orduz, lehen Hezkuntzako 3.mailatik DBHko 4. mailako ikasleen laurogei (80) ordezkariek. Taldeek ermuarron kontsumo ohituren inguruan eztabaidatu zuten, ingurumena gehien errespetatzen dutenak azpimarratze aldera.
Ordezkariek ikastetxe bakoitzean bildutako proposamenak aurkeztu zituzten foroan, garrantzitsuenak zeintzuk diren adostu eta komunean jartzeko, lehenetsitakoek Ingurumenaz hitz egiteko urtero –ekainean- Udalbatzarekin egiten duten plenoan defendatzeko.
Forora bildutakoak Ermuko ikastetxe guztietan eratu diren Ingurumena lantzeko Batzordeetako ordezkari dira, horietan jasangarritasunarekin zerikusia zuten gai guztiak koordinatzen dituztelarik.Batzordeak eratu dituzten ikastetxeak ondorengoak dira: LHI Ongarai, Anaitasuna Ikastola LHI, LHI Sallabente, Eskolabarri, San Pelayo, Ongarai DBH, Anaitasuna DBH eta San Pelayo DBH.
Kontsumo jasangarriaren gaia ardatz harturik ikasleek gure bizitzaren egunerokotasunean ditugun ohiturak aztertu eta horiei buruzko gogoeta egin izan dute aurten. Aztertu dituzten gauzen artean, esaterako, kontsumitzen ditugu produktuen kalitate maila edo mota guztietako produktuen gehiegizko kontsumoa ditugu. Lehen hezkuntzako taldeek baliabideak aurrezteko ditugun aukerak landu dituzte, energia, ura bezalako lehengaika, edo sortarazten ditugun hondakin solidoen bilketa berezitua. DBHkoek aldiz, galdeketak egin dituzte herritarren artean, horiek aztertu eta hurbileko ekoizleen produktu ekologikoak erosteko prest gauden edo ez aztertze aldera.
Talde hauek izango duten hurrengo hitzordua udalean eta udalbatzaren aurrean izango dute, horien aurrean kontsumo arduratsu eta jasangarriago diren proposamenak aurkeztuko dituzten.
Jarduera hau, Ermuan Garapen Jasangarria helburu duen Ekintza Planean barne txertatzen da, hain zehatz lerro estrategikoen 7. atalean dago, non kontsumo energetiko optimizatu eta gutxitu egin behar dugula esaten den. Horren ildotik, 11. lerro estrategikoan ere, jasangarritasunaren balioen aldeko sentiberatasuna landu eta ingurumenaren kudeaketa indartu behar dugula esaten da.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera