ILHIK jardunaldi teknikoa egingo du, zentroa eta eskaintza ezagutzera emateko

01.06.11
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programen Ermua eta Mallabiko zentroak –Lanbide-Heziketarako Ikastexe ohiak- jardunaldi teknikoa egingo du, zentroa eta eskaintza ezagutzera emateko xedez. Jardunaldiak ostiral eta larunbatean gauzatuko dira, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programak (PCPIak) eta zentroaren eskaintza ezagutzera emateko. Ostiralean, goizeko 10etan, herriko alkate Carlos Totorikak ‘Orientazioa eta nerabezaroa: etorkizuneko erronka’ tituluko jardunaldia irekiko du. Jarraian, tailer bati emango zaio hasiera nerabeei prestakuntza, pertsonal eta gizarte sozio-laboral alorretan orientazioa emateko. Horretan jardungo dute alor eta ikuspegi ezberdinetatik lanean diharduten profesionalak. Tailer hori hezkuntzan eta orientazioa dabiltzan profesional ezberdinen eta bertaratzen direnen parte hartzeko eta hausnarketarako gunea izan nahi du. Toki Garapen alorreko zuzendariak, Rosalia Herrerak, moderatzaile lana egingo du.

Arratsalde horretan, 5etatik 7etara bitarteko ordutegian, eta ekainaren 4ko larunbatean goizean hamar eta erdietatik eguerdiko ordu bat eta erdietara Zentroak informazioa emateko puntua izango du Lobiano Kultur Gunean, non bertaratzen diren guztien galderak erantzuten eta horiei argibideak ematen jardungo duen.

Horrez gain, Ermua eta Mallabiko Lanbide-Heziketarako Ikastetxea zabalik izango da ekainaren 16an eta 27an bisitatu eta ezagutu nahi duten pertsona guztientzat. Zentroa goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean irekita egongo da, eta Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programen inguruko informazioa emango da.

Programa zehaztasun osoz ikusteko sakatu ‘Orientazioa eta nerabezaroa: etorkizuneko erronka’ lasterbidearen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
13.11.24
OLHUIko ikasleek udaletxea bisitatu dute

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago