Lan zehatz baterako trebakuntza eta jakituria egiaztatzen duten ziurtagiriak

03.11.11
Ekonomia eta Ogasuna

Hogeita hamar pertsonek lan baterako trebakuntza eta jakituria izan eta lanean hasteko presta daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak jaso berri dituzte aste honetan bertan. Diplomadun batzuk jada hitzartuta dute lanpostua, ibilbide profesional bati hasiera emateko asmoz. Guztiek hogeita bost urtetik gorakoak dira, iazko 2010. urtean langabezian zeudenak eta azken hamabi hilabeteetan Enplegu Tailerretan murgildurik eta buru-belarri egon direnak. Lehena obrako makineria birgaitzeko helburua izan du eta ‘Calsa proiektua’ izan da bere izen edo titulua, aldiz, bigarrena, laguntza behar dutenei atenditzeko laguntzaileak trebatzeko xede izan eta ‘Artzatzen’ izenaz ezagutu dugu.

Partaideek trebakuntza profesionala eta praktika laboralak jaso eta egin izan dituzte enplegu gune berri izan daitezkeen erabilera edo interes publikoko zerbitzu eta obratan jardunez, gerora lan merkaturatu ahal izateko, inoren kontura lan eginda edo beren kasa ekonomia sozial eta enpresa proiektuak martxan jarrita. Taldeak beren ziurtagiriak jaso zituen asteazken eguerdian trebakuntza eta Enpresak Sustatzeko ‘Izarra’ zentroan eginiko ekitaldian. Ziurtagiri edo diplomal txandaka entregatu zizkieten Felix Prol alkateordeak –taldekide duen Jose Luis Araujoren ordez-, Lanbidek Durangon duen bulegoko zuzendari Armando Reyesek eta saileko zuzendari Rosalia Herrerak, hurrenez hurren.

Enplegu tailer horiek Lanbideren (Enpleguaren Estatuko Sistema Publikoa-INEM zenaren), Europako Fondo Sozialaren eta gure udalaren diru-laguntza jaso dute. Urte beteko iraupena izan dutelarik.

‘Calsa’ proiektuaren ezaugarriak

‘Calsa’ enplegu tailerrean garrantzia berezia izan dute profesionalen garapenari eragingo dioten zenbait faktore, eta bereziki, merkatuan dagoen makineriaren garapen eta aniztasuna (lurrak mugitzekoak, ateratzekoak, zulatzekoak eta industriako hainbat lanetan laguntzekoak, besteak beste); lanak mekanizatzeko joera gero eta handiagoa eta, ondorioz, horien ezaugarriei etengabe egokitzeko beharra baitago. Nolanahi ere, horrelako ekipoekin jarduteko hainbat gaitasun profesional beharrezkoak dira eta, besteak beste, aipatu behar: doitasun eta trebetasuna, makinak zaindu, konprobatu eta prestatzeko erantzukizuna, eta abar… Prestakuntza hau jaso dutenek lan merkaturatzeko izango dituzten aukerak ugariak dira, prestakuntzak zeharkako izaera baitu.

Batetik, eraikuntzan (lurrak mugitzen) eta ekipo ezberdinekin lurrak ateratzen (hondeatzaile, lubakitzaile, topatzaile, motonibelagailu, etab…). Bestetik, industriaren alor laguntzaileetan, esaterako garraioan, eraikinen mantenu lanetan, txatarraz lan egiteko, itsas garraioan: portuetan egiten diren estibatze eta desestibatze lanetan, eta abar… Enplegu tailer honek makineria sektorean trebatzeko dagoen beharrari erantzun nahi izan dio, horretan ematen den azpikontratazioak trebakuntzaren balioa murrizten baitute. Eta bide batez, lehen mailako mantenu prebentiboak eskatzen duenera egokitzea.

‘Artatzen’ proiektuaren ezaugarriak

‘Artatzen’ izeneko Enplegu tailerrean, laguntza behar duten pertsonak zaintzeko eginkizunetan trebatu dira parte hartzaileek. Eginkizun hori oso garrantzitsua da gizartearentzat eta enplegua iturri berrien artean dago, pertsonei eta Erkidegoari zuzendutako zerbitzuen eremuan. Taldeak metodologi berezia gauzatu du ikasleen trebetasun sozial eta pertsonalak indartzeko, lanean eraginkortasun handiagoa lortze aldera. Trebakuntza espezifikoaren eta norbanako edo taldeko jarraipen zorrotzaz, aurreko taldeetako ikasleen lan munduratze tasa oso altua lortu izan da. Hori horrela, lana lortu duten %80tik, % 91,6 laguntza behar duten pertsonak asistitzen eta zaintzen dihardutelarik. Espezialitate honen azken helburua lan merkatuan gero eta gehiago eskatzen den profilari erantzuteko langile trebatuak prestatzea da.

Taldeak lana Ermuko Abeletxe Egoitzan, Eguneko Zentroan, Etxez-etxeko laguntza zerbitzuan, eta Zornotzako Nafarroa Zentroan egin ditu. Ikasle-langileek egindako lanak zerbitzu horiek erabiltzen dituzten pertsonen hartu beharreko geriatria lanak gauzatu eta horietan lagundu dute.

Bideoaren irudiaren bat Bideoaren irudiaren bat

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa
Imagen
Gobernu Taldeko kideak, 2025eko Aurrekontuen aurkezpenean
18.11.24
Ermuak 2025eko Udal Aurrekontuak aurkeztu ditu, pertsonak eta berdintasuna ardatz hartuta

Beatriz Gamiz alkateak aurkeztu du ia 26 milioi euroko proiektua
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea